KOALIZIOA, Artea, ekologia eta lurraldeak, ekologiaren aldeko oldar erakusketa

DIDAMeko erakusketak halako bat egiten du. “KOALIZIOA, Artea, ekologia eta lurraldeak” erakusketak arte-eszena engaiatuaren bizitasuna ezartzen du argitan. Hamalau artista garaikidek kordokatzen dute, gogoetatzera, izadia zaintzeko eta horri berriz lotzeko ekintzetan engaiatzera ekartzen dute. Sarrera librea irailaren 13a arte.

Eguneratzea:2026(e) ko abuztuaren 11a

“Ez bagara adi egoten, zuhaitza desagertuko da eta planetaren bukaera eihartzetik etorriko da, hondamendirik behar izan gabe, gizakiaren erruz”. Horra George Sandek idazten zuena...1872an. Artistek beti dei egin dute geroari edo klima-larrialdiari buruz. Baionako DIDAMeko KOALIZIOA, Artea, ekologia eta lurraldeak erakusketaren bitartez, hamalau artista garaikidek kordokatzen dute, gogoetatzera, izadia zaintzeko eta horri berriz lotzeko ekintzetan engaiatzera ekartzen dute. 

Arteak zientzia-espedizioak dituelarik iturri

Lehen galerian, gai gogorarazlea ardatz: No limit: ikusezina ikusgai bihurtzea, bost artista garaikidek zientzia-ikerketetan oinarrituriko obrak erakusten dituzte.

Lélia Demoisyren Cedrus deodarak izaki bizidun bat desagertzen delarik sentituriko oinazea hunkitzeko bidea eskaintzen du. Hori baita bizi izan duena familia-lorategiko Himalaiako zedro zaharra moztu zutelarik. Orduan, kono, azal, lore hauts, pinu enbor batzuei esker, zintzilikaturiko zuhaitz bat moldatu du, airean dagoen animalia-orno gisakoa.

Paretan, zuri eta beltzezko argazkiek erantzuten diote. Horiek Anaïs Tondeurek  Orkadak eta Shetlandak artean kokaturiko Fair uhartetik segitu  dituen “karbono-beltz” kutsatzailearen aztarnak dira. Argazki makina eskutan eta FFP2 maska jantzirik, atmosfera-fisikariek identifikaturiko nanopartikula horien bidea alderantziz egin du.... uhartetik 1 350 kilometrotara, Folkestone portuan.

“Liluragarria da, dio Léa Magud DIDAMeko bitartekariak. Egunero, artistak zerua argazkitan hartu du, bere maskaren alderen pasatzen ziren partikulak irazi, ioi bainu batean atera dituenak tinta bihurtzeko." Argazkiak inprimatzeko erabiliz gero, tintak kutsatzailea ikusgai bihurtu du.  

“Bakteriografien” bitartez, Lara Tabetek ibaietako ur laginetan haziriko bakteriak argazki-mintz gainean ezarri ditu. Horrela, mikroorganismoek eta zeluloideak paisaiak sortu dituzte.  

Charlotte Gautierek 2 000 m baino gehiagoko mendiak izan ditu iturri. Mikroalgen ugaritzeak elurrari tinta gorria ematen diolarik, “hormaguneen odola” erran-moldea sortuz. Pigmentu gorri horiek - molekula antioxidatzaileak - udan agertzen dira, alga berdea argitasunagatik eta eguzki erreagatik estresatua delarik. Proiektu horretarako, ALPAGA misioko ikerlariekin lankidetzan ari da. 

Mundu bizidunari berriz lotu 

Beste artista batzuek lokarri intimoa berriz josten dute mundu bizidunarekin. “Olerki eta hausnarketa mundu batean sartzen gara”, dio Amandine Chaput tokiko arduradunak.  

Paretan, Louis Guillaumeren obra flotatzailea: Makal beltzaren zuntz jalgitzea, zuhaitz horren desagerpen programatuari buruzko alerta, haren kotoi itxurako ekai arin eta termo aktiboak kotoia osatzen ahalko lukeelarik.

Bere aldetik, Pauline Ripek elfikologia aipatzen du, klima-aldaketaren larrialdia beste ikuspuntu batetik aipatzeko bidea eskainiko lukeen eko-lamina. Xamanismo kutsua duen giro batean, Sandra Lorenzik hausnarketa une bat proposatzen du, izadiaren izpirituekin bat egiteko.

“Denek dute mundu bizidunarekin dugun harremana beste egia batzuen bidez eraldatzeko xedea, lurreko baliabideak hobeki erabiltzeko gisan” azpimarratzen du Léa Magudek. 

Batzuek ekintzara eta ihardukitzera deitzen dute. Herbier Résistant Rosa Luxemburg proiektuarekin, Paula Balero Comínek militanteak bere liburuxketan zirrimarratzen zuen presondegiko belar bildumari omenaldia eskaintzen dio. Izadiarekin zuen harremanari loturiko ihardukitze bide bat, askatasun iturri, eta gaur egun pentsamendu ekologikoa deitzen den oinarri gisa kontsideratzen duena. Bilduma horretan inspiratuz, artistak zuri eta beltzezko potretak eskaintzen ditu, landare zirriborroen oihartzun gisa.

Natur zientzia museoaren obra batzuek edo izadiari berriz lotzeko protokoloek osatzen dute gaia.
Ondoko bisita gidatuak agorrilaren 29an eta irailaren 12an. Vincent Munieren filmaren emanaldia: Oihanen kanta, Atalante zinema gelan, irailaren 10ean. Gizakia, izadia, animaliak, mundu biziduna zenbat lotuak diren eta batak besteak zaindu behar dituela gogorarazten duen astea ederki bururatzeko hitzordua.

Argibide baliagarriak

Erakusketa urririk, Indarra zuzkidura funtsak, COAL elkarteak, Baionako Herriko Etxeak lagundurik, irailaren 13a arte ikusgai, Lesseps kaian. Xehetasunak didam.bayonne.fr webgunean eta aurkezpen liburuxkan: https://view.genially.com/69f0a7627d3ebdcf9a89db89