Oztibarren, emazteek euskal ihauterien kodeei aldaketak ekartzen dizkiete
2026(e) ko urtarrilaren 23a
Apirilaren 2 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, Jean-Pierre Laflaquière, Goi mailako ikasketen ardura duen Lehendakariordeak eta Delphine Etchepare, Arte Eskolaren Zuzendariak, eskolaren baitan arte master baten sorrera iragarri dute. Erabaki honek Euskal Elkargoak Arte Eskolarekiko eta goi mailako arte ikasketak azkartzeko duen engaiamendu jarraikia agerian uzten du.
Eguneratzea:2025(e) ko apirilaren 3a
2024ko irailetik, Arte Eskolak masterraren balioa duen eta diploma nazional batera daraman bigarren ziklo bat eskaintzen du. Bilakaera nagusi horrek gaur egungo eskaintza osatzen du, honako hauek barne hartzen dituena:
Lurraldean errotu formakuntza
Masterraren proiektu pedagogikoa erabat sartzen da ikastetxearen mugaz gaindiko dinamikan. Bere lurralde finkatzeak oinarri egokia eskaintzen du modalitate pedagogiko espezifikoetarako, ikerketa mintegietarako, ikasketa bidaietarako eta nazioarteko mugikortasunerako.
Jean-René Etchegarayk azpimarratu du: "Lurralde askotan kultura bigarren mailan gelditzen den bitartean, arte eskolek Estatuaren atxikimendua progresiboki galtzen duten ber eta aurrekontuen murrizketen aurka borrokatu behar dutenean, hemen, Ipar Euskal Herrian, hautu argi bat egiten dugu: babesten dugu, sustatzen dugu, defendatzen dugu".
Jean-Pierre Laflaquière-ek adierazi du: "Arte masterrak aukera ematen du gure lurraldean goi mailako irakaskuntza artistikoa aberasteko, mugaz gaindiko dimentsio batekin, europarra eta nazioartekoa".
Pedagogia berritzailea
Arte eskolaren berezitasunak:
Masterra idekitzeak, Ipar Euskal Herrian ikasketa ibilbidea bukatu eta lurraldeko bizitza aktiboan sartzeko aukera emanen die ikasleei. Era berean, orotariko ikasleak erakartzeko aukera ematen du. Eskolan, ikasle bakoitzak bere arte ikerketa eta profesionalizazio proiektu indibiduala garatzen du, mugaz gaindiko eta nazioarteko dimentsio bat barne hartuz. Horrela, ikasleak lan plastiko jarraitua egiten du, mugikortasun akademikoa edo praktikak egiten eta memorio bat idazten du.
Instituzio arloko babes azkarra
Euskal Elkargoak Arte Eskolarekiko bere engaiamendua berresten du. Kultur lankidetzarako erakunde publikoa da, Kultur ministeritzaren zurkaizgoan. Babes hau arte arloko goi mailako ikasketak garatzeko borondatearen baitan kokatzen da, gazte talentuei formatzeko eta tokian berean garatzeko aukera ematen diena.
Goi mailako ikasketetan diren 120 ikasle eta atelieretan parte-hartzen duten 1 000 amateurrekin, Arte Eskola Ipar Euskal Herriko unibertsitate biziaren eragile garrantzitsua da.
Dominique Berthommé (1945-2022) Baionako Marrazketa Eskolako zuzendaria izan zen, egungo Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolaren aitzinekoa, 1985etik 2012ra. Establezimenduaren historia sakonki markatu zuen, mundua ulertzeko eta sentitzeko emantzipazio makina zoragarri bat eginez.
Bere oroimena ospatzeko asmoz, Arte Eskolak lurraldeko arte garaikideko eragile diren Angeluko Arte Garaikideko Zentroa eta Baionako Station V galeriarekin bat egin du, hiru erakusketa antolatzeko, bereziki artista bilakatu diren Dominique Berthommeren ikasle ohien lanak bilduz.
Erakusketak :
Estreinaldiak :
2026(e) ko urtarrilaren 23a
2026(e) ko urtarrilaren 20a
2026(e) ko urtarrilaren 19a