Natura 2000: kontzertazioa naturaren babesaren zerbitzura
2026(e) ko uztailaren 17a
Eta zure proiektua 2026ko Euskararen Urtaroaren parte balitz? Euskal Elkargoak elkarteei zuzendua zaien proiektu deialdi bat zabaltzen du, datorren edizioko egitaraua elkarrekin eraikitzeko eta euskara lurralde osoan biziarazteko.
Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 30a
2026ko azaroaren 6tik abenduaren 3ra, Euskara ohoratua izanen da berriz ere, Euskararen Urtaroaren karietara. Edizio hau oraino aberatsagoa eta sortzaileagoa izan dadin, Euskal Elkargoak herriko etxeak, elkarteak, erakunde publikoak eta eragile pribatuak gomitatzen ditu, edizio berri honen hitzordu nagusiak asmatzera.
Ibilialdiak, tailerrak, ikusgarriak, formakuntzak, mintzaldiak, eztabaidak, topaketak… Euskara erabiltzera eta ezagutzera sustatzen duten ekimen guziek badute leku egitarau parte-hartzaile honetan. Proposamen bakoitzak euskara biziaraziko du, eta, aldi berean, egunero euskararen transmisioaren eta garapenaren alde ari diren eragile ainitzen dinamika eta sormena erakutsiko ditu.
1000 €-tarainoko diru-laguntza
Interesatuak diren elkarteak, Euskal Elkargoko lurraldean kokatuak izan behar dira. Elkarteek 1000 €-ko diru-laguntza ukaiten ahalko dute animazio bakoitzarentzat edo 2000€ egituraka, gutieneko %20-ko autofinantziazio-baldintzapean. Hautagaitza-txostenak heldu den uztailaren 24a aitzin helarazi behar dira. Proiektu‑deialdiari, parte‑hartze modalitateei eta diru‑laguntzei buruzko informazio guzia eskuragarri da orri honetan.
2026(e) ko uztailaren 17a
2026(e) ko uztailaren 16a
2026(e) ko uztailaren 10a