2025eko aurrekontu norabideak : Euskal Elkargoak lurraldearen aitzinean hartu engaiamenduak atxikitzen ditu
Elkargo kontseiluko hautetsiek aurrekontu norabideen inguruko eztabaida burutu dute otsailaren 15 honetan. Elkargoaren jarduna aurrekontu kontestuari egokituz eta lurralde proiektuaren gauzapena segituz eginen da 2025ean. Herriei ekarri laguntza, izan ingeniaritza zein finantza mailan, lehentasunezkoa da. Hautetsiek 1,5 milioi euro bideratu dituzte egun 18 herriren proiektuak laguntzeko.
Eguneratzea:2025ko otsailaren 18a

Hirigune Elkargoaren aurrekontu norabideak egoera ekonomiko ezegonkor baten baitan kokatzen dira. Finantza publikoak behin ere ezagutu gabeko tentsiopean dira eta horrek aurrekontua presiopean ezartzen du:
- funtzionamendu diru-sartzeen bilakaera uzkurra BEZ diru-sartzeen konpentsazioaren izoztea eta instituzioen diru-sartze fiskalen leuntzea dela eta
- funtzionamendu gastuen gaineko tentsio erantsia inflazioa eta enplegatzaile kotizazioaren igoera dela eta
- kanpoko finantzabideen pixkanakako agortzea elkargo-proiektuak burutzeko instituzio-partaideen babesa galtzearen ondorioz
Jean-René Etchegaray lehendakariak adierazi du: “Aurrekontu kontestu honi egokitu behar gatzaizkio, funtsezkoa den horretan amore eman gabe”
- gure ekintzen gauzapena doitu baina segitu
- “mozketa gordinak” baino proiektuz proiektu begiratu
- lurraldeko lehentasunezko beharrei erantzun
- ekologia eta energia trantsizioen goranahia atxiki
- gure inbertsio politika sustengatzen segi
- finantza aldagaien bilakaera maila bat onartu (zor-gainditze ratioa eta aurrezkia)
Egokitze beharrari erantzuteko, Kotte Ecenarro, Finantza eta aurrekontu Lehendakariordeak “eskumen zenbaiten garatze denborak behin-behinean moteltzera” dei egin du. Hau ez da “gure instituzioaren indarra diren tokiko zerbitzu publikoen eta herriekiko elkartasunaren bizkar eginen” zehaztu du. Bestalde, inbertsio proiektu egituratzaileen jarraipenak eta ekipamendu diru-laguntzek Euskal Hirigune Elkargoak tokiko ekonomian duen funtsezko lekua bermatuko dute.
Renée Carrique Lehen-lehendakariordeak, giza baliabideen eta elkarrizketa sozialaren ardura duenak, iragarri du Hirigune Elkargoak ez duela postu iraunkor sortze garbirik aurreikusten (jadanik lanean ari diren agenteen desprekarizatze eta iraunkortze zehatz batzu salbu).
2025eko erronkei egokitu aurrekontu norabideak
2025eko aurrekontu eraikuntzan kontuan hartu norabideek ondokoak aurreikusten dituzte besteak beste:
Ura eta bere garbitzea: 5 800 km-ko ur-edangarri sarearen, 309 ur-gazteluren, 1 900 km-ko garbitze kolektibo sarearen eta 117 iraztegiren kudeaketa eta berritzea.
- Bizitoki eta etxebizitza: alokatzeko etxebizitza sozialen eraikuntza eta berritzea segurtatzeko alokatzaile sozialei eman laguntzaren jarraipena (7 milioi euro), herritarren energia berrikuntza proiektuen laguntzea Bizitoki eta Energia Etxearen eta bizitoki – hiri berrikuntza eginbide programatuen bidez (5,6 milioi euro Estatuaren eta ANAH-ren laguntzez gain).
- Garapen ekonomikoa eta laborantza: ekologia trantsizioan engaiatu enpresei laguntza, lurraldeko etxalde tikien laguntzea, etxaldeen trantsizioari laguntza zuzena eta Mauleko hiltegiari sustengua (3,35 milioi euro).
- Mugikortasunak: TXIK TXAK sarearen azkartzea linea berriekin eta garraio publiko azpiegituren hedatzearekin, Tram’busaren lanen hasiera Basusarrin 2026ean erabili ahal izateko.
- Kultura: tokiko sorkuntzaren aldeko Berpiztu urraspidearen iraunkortzea, Maurice Ravel Kontserbatorioa eta Ipar Euskal Herriko Orkestrako parte-hartzearen emendatzea eta herri-arteko sei ikastetxe artistikoei esleitu laguntzaren mantentzea.
Inbertsio garrantzitsuak, tokiko fiskalitatearen igoerarik gabe
Zailtasun ekonomikoez jakitun eta familien eros-ahalmena babesteko helburuarekin, Euskal Hirigune Elkargoak 2025ean fiskalitate heinak igotze orori uko egin dio.
Hirigune elkargoaren inbertsio helburua 118,5 milioi eurotan kokatzen da aurten.
Aurrekontu primitiboaren bozka martxoaren 29ko kontseilu iraunkorrean iraganen da.

1,5 milioi euro 18 herriren proiektuei sustenguz
Hautetsiek milioi bat eta erdi baino gehiago bideratu dituzte herriei eta “Biharko Hiri Tipiei” eman diru-laguntzetan, 18 herrirentzat, energia berritze eta ingurumen aztarna gutxitzea helburu duten proiektuentzat:
Herrientzako diru-laguntzak :
• Gezaineko bidearen egokitzea Uharte-Garazi
• Erdigunearen egituratzea Suhuskunen
• Herriko etxebizitzen berritzea Pagolan
• Bil Toki etxearen lurreko estaiaren konpontzea Donoztirin
• Herriko trinketearen konpontze eta helgarritzea Lekornen
“Biharko Hiri Tipientzat” diru-laguntzak:
• Hiri-zentroaren helgarritzea Hazparnen
• Herriko igerilekuaren berreraikitzea Hendaian
• Jean Moulin parkearen inguruko eremu publikoaren berregituratzea Maule-Lextarren
• Charles de Gaulle plazako eremu publikoan egokitze lanak Donibane-Garazin
• “Halle aux cochons” sektorearen berregituratzea Donapaulen