Euskararen eta gaskoiaren asteburu bat
2026(e) ko maiatzaren 11a
Helduek molde intentsiboan euskara ikasteko Euskaldundu beka osatzeko, Euskal Elkargoak, Ipar Euskal Herriko goi-mailako ikastetxeekin partaidetzan, estudianteei euskara iniziazio-tailerrak eskainiko dizkie unibertsitate-sartzean.
Eguneratzea:2025(e) ko irailaren 1a
Euskara jakiteak eskaintzen dituen aukerei lurraldeko ikasleak sentsibilizatzeko, Euskal Elkargoak, goi-mailako irakaskuntzako eragileekin partaidetzan, euskararen iniziazio-tailerrak sortu ditu.
Tailer horiek Euskal Elkargoak abian jarri duen Euskaldundu beken dispositiboa osatzen dute, helduen euskalduntze intentsiboa bultzatzea helburu duena. Helduak lehentasunezko publikoa dira, helburu hau betetzeko: 2050ean lurraldeko biztanleen %30 euskaldun izan dadin.
Estia-k, Largenté-k, ISABTP-k eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko 2EI kolegioak ekimen honetan parte hartzen dute.
21 oren iniziazio
Irailetik goiti, 21 oreneko iniziazioa eskainia izanen da, 3 egunetan banaturiko tailerrekin. Klaseek euskarara, kulturara eta lurraldera hurbiltzeko parada eskaintzen die ehun bat ikasleri. Tailerren helburua hau da: ikasleak euskararen ikasteko prozesu sakonago bat abiatzera bultzatzea, zeina Euskaldundu beken bidez diruzta baitaiteke.
Formakuntza bururatzean, ikasleak hauen egiteko gai izanen dira:
2026(e) ko maiatzaren 11a
2026(e) ko martxoaren 12a