KOALIZIOA, Artea, ekologia eta lurraldeak, ekologiaren aldeko oldar erakusketa
2026(e) ko abuztuaren 11a
Marrazketa eta margolaritza euskaraz deskubritzea, horra Euskal Elkargoko Goi-mailako Arte-eskolak, Urruñako Herriko Etxearekin partaidetzan, proposatzen duen ikaskuntza formatu berria 7 eta 9 urte arteko haurrentzat. Nagore Amenabarrok animatu tailer artistikoa irailean hasiko da. Izen emateak irekiak dira.
Eguneratzea:2026(e) ko abuztuaren 3a
Marrazketa eta margolaritza euskaraz 7/9 urteko haurrentzat, Urruñan. Euskal Elkargoko Goi-mailako Arte-eskolak ondoko sartzeko amaturren praktikarako programan proposatu berritasuna da. Lehenbiziko aldia da bai eskolarentzat, bai Nagore Amenabarro irakaslearentzat, lehen aldiz euskaraz irakatsiko baitu... eta haurrei gainera.
Baionako Arte-hirian, irakaslea loriatua da esperientziaz. “Plazer handia izanen da ene ama hizkuntzan, euskaraz irakastea”, erran du Gipuzkoako Amezketakoa den irakasleak.
Ikasketak Bilboko Arte Ederren Fakultatean egin zituen, non euskara eta gaztelera uztartu baitzituen, baina bere ibilbide profesionala frantsesarekin nahasi ere da azken hamahiru urteetan Euskal Elkargoko Goi-mailako Arte-eskolan. Iturrira, euskarara, itzultzeko parada eskaini zaio, beraz.
Sortzeko plazera lantzea
Irailetik aitzina, Nagore Amenabarrok hamabi haur hartuko ditu goizez eta beste hamabi arratsaldez asteazkenetan, bi orduko saioen karietara, marrazketaren eta margolaritzaren praktika artistiko bikoitza irakasteko.
Teknika klasikoak irakatsiko dizkie: arkatza eta zur-ikatza, gouachea eta akuarela. Teknika horiek, dioenez, "pentsamendua egituratzen eta irudimena elikatzen" dute. Nagore ez da ikaskuntza teknikora mugatuko. “Inspirazio iturri mota desberdinak aztertuko ditugu: inguratzen gaituen mundua, artisten lanak eta irudimenetik sortu formak.”
“Haurrak lagundu ditut ikuspegi desberdin baten garatzen, baita ere behaketaren zentzua, sentsibilitate berri bat”, zehaztu du. Bere leloa urte honetarako: haurrei sortzeko plazera eskaintzea. “Tailer berri horri esker hemengo gazte euskaldunak hunkitzen dira biziki gaztetatik eta gure eskola Hego Euskal Herrian ezagutarazten segitzeko aukera ematen digu”, zehaztu du Frédéric Duprat zuzendariordeak. Proposatu tailerren aniztasuna ezagutzeko gomita. Eta nork daki, bokazioak piztekoa ere.
2024an Arte Masterra ireki zuenean, Goi-mailako Arte-eskolak bere mugaz gaindiko dinamika berretsi zuen jadanik. Geroztik, Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Bilboko hiriekin harremanak ukan ditu, eta lotura sendoak sortu EHUko Arte Ederren Fakultatearekin. Urruñan proposatu haurrendako mugaz gaindiko tailer hori beste zubi bat da.
Argibideak
Kurtsoak asteazkenetan iraganen dira, 10:00etatik 12:00etara edo 14:00etatik 16:00etara, Intzuralde gelan, Nauderren Irlako karrikako 51.ean, Urruñan. Dabantal bat baliagarria izanen da.
Argibideak eta prezioak: https://www.bab-art.fr/spip/spip.php?article1643
2026(e) ko abuztuaren 11a
2026(e) ko abuztuaren 7a
2026(e) ko abuztuaren 5a