2026an 10 urririkako ibilaldi mendi laguntzaile batekin
2026(e) ko urtarrilaren 19a
Badu zenbait hilabete Bastidako eta inguruetako herritar batzuek Ur Hatsa proiektu artistikoan parte hartzen dutela; Clarenza elkarteak eramaten du, Bilaka eta Hedo konpainiekin loturan. Irailean, dantzari amaturrek eta profesionalek ibilaldi poetikoa eta ekologikoa eginen dute Arhan bazterretatik ozeanoraino.
Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 9a
Hilabetean behin, Bastidako eta inguruetako hogeita hamar bat herritarrek Bilaka konpainiaren dantza-tailerretan parte hartzen dute Ur Hatsa proiektuaren karietara, Clarenzak antolaturik. Topaketen Kultura Zentroa labela duen elkarteak herritarrak beti batzen ditu bere sorkuntzei.
Ur Hatsa, ibilaldi poetikoa ingurumenaren alde
Ur Hatsa parte hartzeko dantza-sorkuntza da, Guadalupeko Hedo kolektiboarekin eta Ipar Euskal Herriko Bilaka taldearekin lankidetzan garatua. "Interesgarria iduritzen zitzaigun beren lurraldean erro sendoak dituzten konpainien sentsibilitate artistikoak elkartzea", azaldu du Kristof Hiriartek, Clarenza elkarteko zuzendari artistikoak eta musikari profesionalak. Proiektu horren karietara zurezko perkusio tailerrak animatzen ere ditu.
Herritarrekin eraman lankidetza honek ibilaldi koreografikoa eta musikala du xede, uraren joairan. Irailean, profesionalak eta amaturrak Bastidatik Biarritzera joanen dira, Arhan eta Aturri ibai bazterretako herri franko zeharkatuz, ozeanoraino.
Uraren ibilbidearen metafora dantzatua
“Ura oroimen kolektiboa da. Ezaguna dugu, hain segur gure baitatik iragaten delako, eramaten gaituelako edo, besterik gabe, ezinbestekoa zaigulako”, segitu du Kristof Hiriartek. “Dantza uraren ibilbideari lotuko dugu: batzuetan salbaia da, sortzailea, ura bezala hartu gabea delarik; batzuetan tradizionala eta leuna, ura bezala, edateko, erabiltzeko hartzen delarik.”
Sortze-prozesu horren gibelean dimentsio ekologiko bat ageri da. “Uraren eta mugimenduaren ospakizun horren bidez, jendea sentsibilizatu nahi dugu, oroitarazi ura zein den ezinbestezkoa”.
Horrela, bi mundu elkartuko dira: dantza eta musika tradizionalarena, eta performantzia libreagoaren zerbitzuko dena, dantzari profesional eta amaturrek prestatua. Heldu den irailean ikustekoa, Arhan bazterretatik, Biarritzeko Maitaldiarekin egin lankidetzaren karietara.
Zenbait tailer programatuak dira 2026ko irail arte. Interesatuak diren Euskal Hirigune Elkargoko herritarrak oraindanik lot daitezke dinamika kultural horri.
Argibideak eta izen emateak: contactclarenzaorg - 07 49 29 16 42
2026(e) ko urtarrilaren 19a
2026(e) ko urtarrilaren 01etik 2026(e) ko abenduaren 31ra
2025(e) ko abenduaren 23a