Euskarazko aktibitate ideiak, uda honetan eta urte osoan

Ipar Euskal Herria ezagutu nahi baduzu eta aldi berean euskara praktikatu, hona urte osoan egin ditzakezun aktibitate batzuk.

Eguneratzea:2025(e) ko abuztuaren 14a

Jokoak eta ibilbide ludikoak 

  • 17 Terra Aventura ibilbide (laster 19) eta 2 Vira & Vasa altxor bilaketa soinudun.
  • 4 pista-joko: laminen altxorra (Azkaine), Harriren istorio fantastikoa (Senpere), Ebatsitako liburuxka (Azkaine), Sorginkeria inkesta (Urruña).
  • Lizarrietako lepoko 4 ibilbide Lizarrieta Aventures aplikazioaren bidez

Bisitak eta kultura 

  • Euskarazko bisita gidatuak, erreserbatuz: Senpere, Donapaleu, Donibane Garazi, Sara eta Baiona
  • Bastidaren bisita audio bidez
  • Pilota eta Xisteraren ekomuseoaren (Senpere) eta  Herauskorritxe (Atharratze) mitologia gunearen deskubritzea

2025eko uda honetan agorrilaren 27a arte


  • Donibane Garaziko Zitadelaren bisita librea: historian barna egindako bidaia, zure telefonoaren eta “intramuros” instalaturiko QR kode batzuen edo paper liburuxka baten laguntzari esker.

Eta ere…
Lurralde osoan, hainbat egiturek euskarazko aktibitateak eskaintzen dituzte: harpeak, museoak, animalia-parkeak, baratze botanikoak, ur aktibitateak, kirol edo kanpoko aktibitateak, zaldiketa zentroak, sukaldaritza tailerrak, tren turistikoak… 
Hendaiatik Maulera, Baionatik Donibane Garazira, aukerak askotarikoak dira: surfa, ibilaldiak, canyoninga, eskalada, pilota, golfa, ondare-ezagutza edo animazioak haurrendako. 
Zerrenda osoa eta erreserbatzeko moldeak irakurgai Euskal Elkargoko Turismo Bulegoaren webgunean:
www.en-pays-basque.fr/eu/ipar-euskal-herriko-jarduera-guziak