Maurice-Ravel kontserbatorioak 150 urte
2026(e) ko urriaren 9a
Kultura arloko profesionalekin eta publikoarekin topaketak sustatuz, ELKI ekimen deialdiak amaturren artegintza hobetzeko eta kultura Ipar Euskal Herriko hiri eta herri guzietan biziarazteko xedea du. Saria: 7 000 euroko diru laguntza gehienez. Hautagaitzak urriaren 31 arte aurkez daitezke.
Eguneratzea:2026(e) ko irailaren 30a
Besta-gela, elkarte-lokala edo lantegi tailer batean... egunero milaka artista anonimo ari dira artegintzan, gamak egiten edo sorkuntza berriak asmatzen. Eta profesional batekin elkartzeak urrunago joateko bidea eskainiko balie?
Hau da ELKIren helburua: amatur taldeak sorkuntza urraspide batean laguntzea maila hobe dezaten eta lurralde osoan arte- eta kultura-proiektu berriak ager daitezen. Zenbait hilabeteren epean, profesionalek eta teknikariek beren esperientzia ekartzen, antzea transmititzen, ohiturak galdekatzen eta bide berriak irekitzen dituzte. Parte hartzaileentzat, esperimentatzeko, autonomia gehiago lortzeko aukera da, beren proiektuari hedadura berria emanez.
Entsegu gelatik agertokira
Abentura ez baita horretan gelditzen. Sustaturiko ekimen bakoitza publikoari aurkeztu behar zaio. Antzerki emanaldi bat, kontzertu bat, erakusketa bat, emaitzen aurkezpen bat... Ekitaldi mota edozein izan daiteke. Garrantzitsuena da prozesu artistikoa bukaeraraino eramatea. Ipar Euskal Herriko herrientzat, ekitaldi horiek kultura biziaratzeko, partekatzeko uneak sortzeko eta elkarte-egitura balioan ezartzeko aukerak ere izaten dira.
Ekimen deialdiak elkarteen proiektuak %50ean diruzta ditzake, 5 000 euroko mugarekin. Arreta berezia jartzen zaie euskal eta gaskoi kulturak eta hizkuntzak defendatzen dituzten sorkuntzei. Euskal kulturari loturiko proiektuetarako, Euskal Erakunde Publikoak teknika eta diru mailako laguntza gehigarria proposatzen du, 2 000 €koa izan daitekeena.
Hautagaitza dosierrak Internet bidez aurkeztu behar dira datorren urriaren 31 baino lehen.
2026(e) ko urriaren 9a
2026(e) ko urriaren 8a
2026(e) ko urriaren 7a