Iruditan: Euskal Elkargoko Kontseilu Betearazle berria lehen aldiz bildu da

Eguneratzea:2026(e) ko maiatzaren 21a

Asteazken honetan, maiatzaren 20an, Euskal Hirigune Elkargoko Kontseilu Betearazle berria lehen aldiz bildu da. Bilkuraren aitzinean, erakundearen argazki ofiziala egin da, haren 35 kideak bilduz : lehendakaria, lehendakariordeak, gaietako kontseilari eskuordetuak eta lurraldeetako kontseilari eskuordetuak. Emmanuel Alzuri eta Mathieu Horn ez dira argazkian ageri.

Lehen bilkura honek erakunde bizitzako une garrantzitsu bat markatzen du, azken asteetan izan diren hainbat urrats nagusiren ondotik : Alain Iriart lehendakari hautatua izan zen apirilaren 11n, lehendakariordeak eta kontseilari ordezkariak izendatu ziren apirilaren 24an, eta azkenik, maiatzaren 13an aurkeztu ziren delegazioak eta antolaketa orokorra.

Ikusi Kontseilu Betearazlearen osaketa eta haren kideen delegazioak.