Iruditan : 3. Mugaz gaindiko Topaketen arrakasta

Mugaz gaindiko 3. Topaketak Euskal Herri osoko 500 parte-hartzaile, aditu eta kargudun publiko baino gehiago batu ditu asteazken honetan, mugaz gaindiko lurraldeen ahotsa Europar batasunaren eraikuntzan entzuna izan dadin.

Eguneratzea:2025ko otsailaren 24a

3. edizioa kari, Mugaz gaindiko topaketek berriz ere Michel Portal antzokia bete dute. 500 parte-hartzaile, pertsonalitate, aditu, politikari eta testigu handi batu dira otsailaren 12 honetan asteazkenez, Euskal Herriko hitz-ordu instituzional handietako batentzat. Mugaz gaindiko lankidetzari eskaini egun honen momentu azkarrak, iruditan.

Ilustrazioa 1
Ilustrazioa 1 Legenda : Ipar eta hego Euskal Herriko hautetsiak batuak mugaz gaindiko lurraldeen ahotsa Europar batasunaren eraikuntzan entzunarazteko, 3. Mugaz gaindiko Topaketetan.
Ilustrazioa 2
Ilustrazioa 2 Legenda : Mugaz gaindiko topaketen idekitzea Jean-René Etchegary, Baionako auzapeza eta Euskal Elkargoko Lehendakariaren eskutik
Ilustrazioa 3
Ilustrazioa 3 Legenda : Lehen mahain-ingurua exekutiboen buruekin eta Alain Lamassoure-ekin deszentralizazioaren inguruan. Mugaz gaindiko lurraldeen estatusaz pentsatzeko aukera
Ilustrazioa 4
Ilustrazioa 4 Legenda : Alain Lamassoure, Aurrekontu eta Europar gaietako ministro ohia, diputatu eta eurodiputatu ohia deszentralizazioaren inguruko eztabaidako lekuko handia, Jean-René Etchegaray eta Imanol Pradales-en begiradapean.
Ilustrazioa 5
Ilustrazioa 5 Legenda : Miren Arzallus, 3. Mugaz gaindiko Topaketetako ohorezko gonbidatua izan da. Kultur munduko ikur, europar ibilbide eredugarria duena, Guggenheim museoko zuzendari berria izango da.
Ilustrazioa 6
Ilustrazioa 6 Legenda : Topaketen arratsaldeko sar-hitzak Joseba Erremundeguy, Mugaz gaindiko, Europako eta nazioarteko lankidetzarako Euskal Elkargoko kontseilari ordezkaria eta Jose Maria Aierdi, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilariarekin.
Ilustrazioa 7
Ilustrazioa 7 Legenda : Trukaketa mamitsuak mendi bizi baten alde behar diren mugaz gaindiko lankidetza tresnen inguruan, besteak beste Battitt Laborde, Euskal Elkargoko Mendi kontseilari delegatua eta Guillaume Corradino lekuko handiarekin, Euromontanako Zuzendaria
Ilustrazioa 8
Ilustrazioa 8 Legenda : Mahai-inguru ederra bestak pentsatzeko Baiona, Iruñea, Donostia eta Bilboko auzapez eta Gasteizko lehen axuantarekin eta Philippe Steiner soziologoaren argipenarekin. Hiriburuak eta mugaz gaindiko eremua batzen dituen loturen adibide eder bat.
Ilustrazioa 9
Ilustrazioa 9 Legenda : Mugaz gaindiko Topaketa hauen bukaera ezin ederragoa Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako dantzariekin. Bilka kolektiboaren errepertorioa eta lurralde ezberdinak batzen dituzten dantza tradizionalak eskaini dituzte.