Sare sozialak: nola lagundu haurrak?
2026(e) ko otsailaren 3a
Gotaine-Irabarnen, Xiberoko Outil en Main elkarteak 10 eta 16 arteko gazteei hamabost bat eskulan ezagutzeko bidea eskaintzen die, boluntario ari diren eskulangile eta profesional ohien ardurapean.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 2a
Astearte arratsaldetan, 17:00etan, Gotaine-Irabarneko autotegi zahar baten argiak pizten dira. 10 eta 16 urte arteko hogei bat gazte hamalau formatzaile boluntarioekin biltzen dira - denak erretretatuak - eskulangintza tailerrak segitzeko. Ongi etorri Xiberoko Outil en Main elkartera, eskulangintzako antzeen transmisioari eskainia den elkarte horren euskal adarretarik zaharrena.
150 haur baino gehiago formatuak hamar urtez
“Hamar urtez, Xiberoko 150 haur baino gehiago formatuak izan dira” azaltzen dute Jean Agor lehendakariak eta Marie-Hélène Othondo idazkariak. Horien artean, Maxence, 11 urte, Ezpeize-Ündüreinekoa. Onizepeko ikastetxean dabil eta arlo desberdinetan trebatzeko aukera atsegin du. Txapela buruan, aita bezala, bere kontu lan egin nahi du, aitak bezala. “Hemen bikain da denetan sudurra sartzeko” dio tailerrak zerrendatu aitzin: zurgintza, lauza-igeltsugintza, teilatugintza, joskintza, trikota lana, erlezaintza, elektrika, mekanika, argazkilaritza numerikoa, tindaketa...
Parte hartzaileek hiru astearte eskaintzen dizkiote tailer berari aldatu aitzin, proposaturiko sail guziak saiatu arte. Maxenceri hainbeste gustatu zaion non bere inguruan ere aipatu baitu. “Ikaskideak etorrarazi ditut” dio irriz.
“Gazteak gure mezulari hoberenak dira” berresten du Marie-Hélène Othondok. Ate irekiek, tokiko ekitaldietan parte hartzeak eta Xiberoko Botza eta Mendililia irratietako aipamenek elkartea ezagutaraztean parte hartzen dute.
Jestuak eta antzeak transmititzea
Badu bost urte Robert Larraineko elektrikari ohiak (69 urte) parte hartzen duela Outil en Main elkartearen galtzarrean. Bere lanbidearen oinarriak irakasten dizkie haurrei, borondate onez. “Ekaia hunkiaraztea, hamar behatzak nola erabili erakustea, haien trebetasuna aztertzea da gustatzen zaidana”. Urteak joan urteak joatearekin, gazte batzuek aprendiz gisa ikasten segitu dute.
Joni (10 urte) tailerren aniztasuna zaio gehien gustatzen: “Zur lana anitz atsegin izan dut zurgintza tailerrean, baita zaharrengandik ikastea ere”. Tindaketa, elektrika eta joskintza tailerretan ere parte hartu du. “Nepalgo bandera josi dut. Nire amatxik hara eraman ninduen 4 000 metroko mendi bat igatera.”

Arrokiagako Émeline (14 urte), langilea, zinka mozteari lotzen da Jean Agor jaunaren ondoan, “Jeannot” izengoitiz. Boluntarioak zinkezko animaliak sortzea proposatzen die adibidez gazteei. “Obra ttipi bat eramaten dute haiekin. Garrantzitsua zaie gurasoei erakutsi ahal izatea.” Mauleko ama bat etorri da bere semearen bila 18:30ean eta “egiteko gai direnak” ikusteaz loriatzen da.
“Hemen, moldatzen ikasten dugu, geroko baliagarri izanen zaigu” laburbiltzen dut Émelinek. Ekainean, beste parte hartzaileek bezala, lehen irakaspenen ziurtagiri bat lorturik utziko ditu tailerrak.
Zure haurraren izena emateko edo boluntario izateko, elkartearekin harremanetan sartu oem.soulegmailcom helbidera idatziz edo 06 08 64 65 10 zenbakira deituz.
→ Beste bi adar daude Amikuzen eta Errobin. Hiruek dute Euskal Hirigune Elkargoaren sustengua.
2026(e) ko otsailaren 3a
2026(e) ko abenduaren 29a
2025(e) ko abenduaren 12a