Ekologia trantsizioa: tokiko elkarteen proiektuak sustatzeko deialdia
2026(e) ko irailaren 1a
TREBATU elkarteak proposatzen duen “Laborantza Herrikoian Arizan” formakuntzak laborari munduan murgiltzeko, esperientzia konkretua lortzeko eta zure proiektua zehazteko bidea eskainiko dizu. Izuran iraganen da, 2027ko urtarrilaren 11tik abenduaren 10era.
Eguneratzea:2026(e) ko abuztuaren 13a
Ipar Euskal Herrian laborari gisa jartzeko proiekturik baduzu? Euskal Hirigune Elkargoak sustatzen duen TREBATU elkarteak, laborantza-jardueren mintegiak, “Laborantza Herrikoian Arizan” gaitasun agiria eskaintzen duen formakuntza saio berri bat irekitzen du (lehengo “Laborari Sortzaileen Ikastaldia). Izuran iraganen da, 2027ko urtarrilaren 11tik abenduaren 10era. Gaurdanik izena eman daiteke.
11 hilabeteko formakuntzak helburu argia du: norberari esperientzia konkretua lortzeko eta jartzeko proiektua zehazteko bidea eskaintzea. Etxaldeetan eginiko murgilaldi luzeetan oinarritzen da %70ean, hiru ikastaldi egin daitezkeelarik lurraldeko laborari batzuen etxaldeetan. Murgilaldi horiez gain, 25 eguneko taldekako formakuntza eta aukerazko modulu teknikoak proposatzen dituzte TREBATUk eta haren egitura partaideek.
Ikastaldi praktikoak, norberari egokituriko laguntza eta taldekako saioak aldizkatuz, ikastunek gaitasunak garatzen dituzte interesatzen zaizkien etxaldeetan, harremanak josten dituzte lurraldeko eragileekin, eta beren jartzeko proiektua hazten dute baldintza errealetan.
Hori da, hain zuzen, ikastun ohi batek gogoan atxiki duena. Formakuntzak, oroz gainetik, “eraikitzeko, gogoetatzeko, balizko proiektuaren sortzea hausnartzeko” bidea eskaintzen duela dio. Beste parte hartzaile batek antolaketaren abantaila azpimarratzen du, “laborari munduan murgiltzea” ahalbidetzen baitu. Bestalde, Izuran antolaturiko formakuntza saioetan esku hartzen duten profesionalen kalitatea goresten du: legelariak, laborantza-kontularitzaren, baserrialdeko lur eta etxaldeen antolaketarako elkartearen edota laborari munduko egitura partaideen arloetan adituak.
Argibide baliagarriak
Argibide gehiago: https://www.arrapitz.eus/les-associations-reseau-arrapitz/trebatu
Hautagaitza aurkezteko: 06 74 85 69 74 edo e-mezuz: trebatu.spcoutlookcom
2026(e) ko irailaren 1a
2026(e) ko abuztuaren 13a
2026(e) ko abuztuaren 7a