Gai berriak birziklatuak ipar euskal 25 hondakindegietan
2024ko abenduaren 10a
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Bestetan da hondakin gehien ekoizten Euskal Hirigune Elkargoak eta Bil Ta Garbi Sindikatuak herritarrak beren hondakinak ongi bereiztera gomitatzen dituzte, bilketa, balorizazioa eta birziklapena errexteko.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 23a
→ Borondatezko ekarpenen edukiontzira edo bereizteko edukiontzi gurpildunetara botatzekoak
Edukiontzi horira: opari-paper ez plastifikatuak, jostailu-katalogoak baita goxokiak inguratzen dituzten zakutxo, estalki eta plastikozko mintza guziak, jostailuak, opari-kutxattoak, kartoizko estalki ttipiak, txokolate- eta goxoki-kutxattoak (bereizgarriak eta plastikoak kenduz), erabili eta botatzeko kartoizko baxerak (janari hondar guziak kendu ondoan), plastikozko botilak eta flaskoak, kapsulak eta gainerateko metalezko tapak ere. Baina baita kafe-kapsulak edo arno apardun botilen museletak ere.
Edukiontzi berdera: alkohol botilak, gibel gizen eta konfitura berinazko ontziak (taparik gabe) eta metalezko tapak.
Kasu, baxerak, egosteko/erretzeko platerak, ispiluak edo hautsitako Eguberriko bolak ere ez doaz berina-edukiontzietara. Etxe-hondakinekin bota behar dira.
Etxe-hondakinen edukiontzira, zerraturiko etxe-hondakin zaku batean: paperezko dafailak eta zerbitak, kotilioiak, konpostagarriak ez diren janari hondakinak (adibidez: krustazeoak, maskordunak, haragi-hondarrak)
→ Hondakindegietan: kartoi lodiak edo handiak, jostailuak, kirol- eta aisialdi-salgaiak, baratzezaintza- eta xitxuketa-tresnak. Bestetan hondakindegiek errezibituko zaituzte eta zabalik izanen dira, salbu abenduaren 25ean (asteazkena) eta urtarrilaren 1ean (asteazkena).
2024ko abenduaren 10a
2024ko abenduaren 9a
2024ko abenduaren 5a