Eraikuntzako zuraren tradizioa berpizten ari da Ipar Euskal Herrian banaketa ibilbide laburrari esker

Desagertzeko zorian izan ondotik, egurraren saila berpizten ari da Ipar Euskal Herrian. Gero eta tokiko ekimen gehiago ekai merke eta ekologiko horri buruz itzultzen dira, lurraldeko enplegu berrien sortzaile ere delarik. TVPi kateko Zaleak emankizunak saileko eragileekin hitz egin du.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 23a

Elkargoak, ofizialeak, oihan-jabeak, laborariak... Gero eta gehiago dira tokiko egurrari buruz itzultzen. Interes berri horrek Ipar Euskal Herrian historikoki nasaia izan den sailari berpizteko bidea eskaintzen dio, gainbehera luze baten ondotik. Kit modurako altzarien arrakastarekin, kontsumitzaileak zur hutsezko altzariak erabiltzeko ohitura galdu du dio Sofie Blanchart andereak, Akitania Berriko egur sailaren Fibois garapenaren arduradunak. Gaur, bertutezko banaketa ibilbide laburretara jotzeko gogoa bada, natura- eta arkitektura-ondarearekin hurbiltasun hori atxikitzeko xedez.

Segatokiak, funtsezko katebegia

Berritze horren adibide ezin hobea da Sarako Herriko Etxea. Bere beilatokia eraiki eta antolatu du herriko oihaneko egurra erabiliz. Tokiko ekimen horiek sail oso bat urratsez urrats berrosatzeko bidea eskaintzen dute, eta besteak beste segatokiak ere, katebegi junta eta nagusi bat direlarik Sofie Blanchart-en iritziz. Oihan-baliabidea nasaia da Ipar Euskal Herrian, baina ez da beti erraz balioan ezartzea segatokiak eskas direlako. Eskaerari erantzuteko, segatoki ibiltarien proiektuak sortzen ari dira. Dena lekuan berean egiteko aterabide bat da. Ezin hobea da eraikuntza eta baliabidea zuzenki helgarri izan behar direlarik.

Badu 28 urte Jean-Jacques Caumonet jaunak lanbide horretan diharduela. Departamenduan zerbitzu hori proposatzen duten profesional gutienetariko bat da. Hasteko, norbere egurra segaraztea merkeago dela dio. Eta kultura kutsu bat ere badu. Ipar Euskal Herrian badut lan gehiago. Egurrari loturiko tradizio bat bada hemen, beste eskualdetan ez dena beti aurkitzen.

Begiratzeko natura-kapital bat

Sailerako beste oztopoa da egurra ustiatzeko zailtasuna beti helgarri ez diren eremuetan. Eremu publikoan, Frantziako Oihanaren Bulegoak oihanak bakantzeko lan luze eta xehea eramaten du. Badugu 20 urtetarako oihan kudeaketarako dokumentu bat. Zuhaitz okerrenak mozten ditugu argia sartzen uzteko eta zuhaitz nagusiei hazteko bidea emateko, dio Peio Iturriak, Sarako eskualdeko oihan-teknikariak. Arrazoizko kudeaketa horrek baliabidearen iraunkortasuna bermatzen du, baita sailaren etorkizuna ere.

Ipar Euskal Herriko egur sailari buruzko erreportaia ikusgai dago TVPi kateko Zaleak emankizunean (frantsesez)

La valorisation du bois en circuit court

Bazenekien?

Euskal Hirigune Elkargoak, saileko eragile guziekin lankidetzan, Ipar Euskal Herriko Egur Plan bat apailatu du. Dokumentu estrategiko horrek lurraldeko egur baliabidearen egoeraren eta sailerako menturazko salbideen azterketa xehea proposatzen ditu, eta Ipar Euskal Herriko oihanen ustiatzea modu iraunkorrean hobetzeko proposamenak egiten ditu. Horren ondorioz, lurraldeko oihan gutun bat gauzatuko da.

Orain