Eskualdeetako hizkuntzak AAren konkistatzera doazenean

Nola defenda gutiengo hizkuntzak adimen artifizialaren aroan? Horra zer gai landu den mugaz gaindiko udako ikastaroen karietara antolatu konferentzia batean. Tokiko eragileek garatu aplikazio zehatzak erakusteko parada izan da eta AA modelo burujabeen alde egiteko parada ere.

Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 6a

Adimen artifiziala denetan dago orain: gure telefonoetan, gure aplikazioetan, gure bilatzaileetan, gure itzultzaile automatikoetan, gure boz-laguntzaileetan... Baina nola integratzen ditu teknologia horrek lurralde bakoitzaren hizkuntza-berezitasunak, kultura-berezitasunak eta tokiko identitateak? Irudika ote daitezke merkatuko eragile nagusiek diseinatu AA ereduez bestelako ereduak, gehienbat ingelesez trebatuak baitira? Eta zer zerbitzuri iharduki liezaiokete?  Hori da LINGUATECH AA proiektuko kideek egin duten aitzinekorik gabeko lana, Europako LINGUATECH proiektuaren bigarren atala, mundu numerikoan eskualdeetako hizkuntzen lekua defendatzea xede duena. Puntua egitea proposatua zen asteazken honetan Baionan, mugaz gaindiko udako ikastaroen karietara.

Interneten ikusezin bihurtu hizkuntzak

Gaur goizean, biltzarrean, informatikariak, hizkuntzalariak eta komunikabideetako profesionalak puntu bati buruz segidan ados jarri dira: gutiengo hizkuntzen etorkizuna AAren bidez existituko da, edo ez da existituko.  “AA ez da etorkizuna, oraina da, orain da trenkatzen, azpimarratu du Helena Torres Purroyk, Kataluniako Lleidako Unibertsitatean araneraren aditua denak eta proiektuaren parte denak.  Ez gara konkistatzeko lurralde berri bati buruz ari, baizik eta okupatzeko dagoen espazio bati buruz.” Zenbaki bakar batek egoeraren neurria erakusten du: munduan hitz egiten diren 7 000 hizkuntzetatik, % 5ek baizik ez dute egiazko presentzia Interneten. Ikusgarritasun hori gabe, eskualdeetako hizkuntzak goiz edo berant desagertuko dira. Ordutik, erronka ez da tresnaren baliagarritasuna kordokan ezartzea, baina haren erabilera galdekatzea. 

Plataforma aitzindaria

LINGUATECH proiektuaren gidari gisa, 20 urte hauetan euskarazko tresna teknologikoak garatzen dituen Elhuyar ikerketa zentroak, oroitarazi du Euskal Herriak iraultza numerikoan izan duen aitzindari-eginkizuna. Nazioarteko hizkuntza nagusietatik urrun egonik ere, “Euskarak osasun numeriko ona du gaur egun”, erran du Aitzol Astigarraga Pagoagak, Elhuyarren adimen artifizialean berezitua den Orai adarreko koordinatzaileak. Eta ez da kasualitatea. Duela urteak abiatu lanari esker, orain biziki datu-base aberatsak erabil ditzakegu gure ereduak trebatzeko”.  Eguneko hitzaldia haien azken sorkuntza aurkezteko aukera izan da: adimen artifizialak sortu azpititulu eta bikoizketa aplikazio bat. Plataformak bideo bat eskaneatzen du, ahotsa testu bihurtzen, itzulpenak sei hizkuntzatan proposatzen eta eduki horietatik beste ahots berri bat sortzen ere du. Oraino prototipo fasean dago, eta publikoarentzat eskuragarri jar liteke, baina erabilera mugatuetarako “bideo laburrak azpititulatzeko edo enpresa-filmak bikoizteko”, azaldu du Itziar Cortés Etxabe informatikariak eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzaileak.

Burujabe egon

“Urrunago joateko, anitzez baliabide gehiago behar ditugu, hots, finantza-gaitasunak, kalkulu-ahalmena baita datu linguistikoak ere.” Askotan arazoa hor baitago. Hobetzeko, adimen artifizialek gero eta informazio kantitate handiagoa irentsi behar dute. Baina jadanik ikusezinak bihurtuak diren hizkuntza ttipientzat, “anitzetan inprobisatu behar da", azaldu du Aure Séguierrek, Okzitanieraren Erakunde Publikoko Kongresuko informatika-garatzaileak. "Interneten ez dugulako nahiko daturik, numerikoki formateatzen ditugun paperezko hiztegietatik abiatzen gara, testuak irakurrarazten ditugu, baina horrek tratamendu denbora biziki luzea galdatzen du, batzuetan tresnen gaitasunak gainditzen dituena".

Eguneko ekitaldietara gonbidaturik, komunikabideetako profesionalek eta arduradun politikoek ere Pirinioetan zehar AA aterabideak hedatzearen interesaz aritu dira eztabaidan. Burujabetasun teknologikoaren erronka da, baina baita irudikapen kulturalarena ere, Javier Arakama Urtiagak, Euskarabidea erakundeko zuzendari nagusiak, adierazi duen bezala. “Spotify bezalako plataformetan, adibidez, euskal artistak guti ordezkatuak dira eta algoritmoek ez dituzte publikoari gomendatzen. Gure nortasunaren iduriko aterabide kolaboratiboak hedatu behar ditugu”. Egiaztapen horrekin bat egiten du Mathieu Bergék, Akitania Berriko eskualdeko kontseilariak eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari ohiak, teknologia horiek hizkuntza ttipiak existitzen lagundu bailitzakete, baina bere buruari galdezka ere ari da. «Hain segur, merkeagoa izanen da gure zerbitzu publikoetan adimen artifiziala duten leihatilak ezartzea jendeak baino, baina orduan, nork transmitituko du hizkuntza? Nola formatuko ditugu hiztun berriak teknologiak badigu erantzuten?” 

Promesen eta kezken artean, Brezowheb eta Oc’TV web-telebistak sortu diten Lionel Buannic kazetariak agiantza hau egin du etorkizunerako. "Bihar adimen artifiziala gure kulturen, gure historiaren eta gure irudimenen ezaugarri finenak eta sotilenak integratzeko gai izan dadila, elkarri transmititzen ditugun hizkuntzak aberasteko eta koloreztatzeko."