Proiektu deialdi honen helburu nagusia trantsizio ekologikoari loturiko tokiko ekimen berritzaile guztiak sostengatzea da, bereziki honako alor hauetan:

  • Ekimen agroekologikoak: kultura jarduerak, abeltzaintza jarduerak, bioaniztasunaren, lurren eta ur baliabideen zaintza, energia berriztagarrien garapena, etxaldeen autonomia eta erresilientzia, etab.
  • Karbonoa metatzen eta berotegi efektuko gas isurketak murrizten laguntzen duten ekimenak;
  • Lurraldera egokituriko landare eta abere espezieen atxikitze eta lehengoratzeko bidea ematen duten ekimenak.

Tokiko laborantza ekoizpenak balioan ematea

Proiektu deialdi honek honako xede hauek dituzten eta laborariek eta hazkurri enpresek daramatzaten tokiko ekimen guztiak sostengatzeko asmoa du:

  • Lurraldean kalitatezko laborantza ekoizpenak eta laborantzako elikagai berritzaileak garatzea (bereziki eskaintza eskasa den ekoizpen adarretan);
  • Banabide laburreko merkaturatze bideak gauzatu eta egituratzea (gehienez bitartekari bat ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean) hurbilekoak ere direnak (geografian alde laburra ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean), tokiko elikagaietarako.

Jakitekoa

Hautagaiek ekainaren 10 asteartearen eguerdi arte dute beren proiektuak igortzeko. Argibide eskeak hona igor ditzakete: «Laborantza, laborantza elikagaiak, arrantza, elikadura» zuzendaritzara eta horrek hautagaitza dosierra osatzen lagun ditzake.

Etxalde berritzaile eta agroekologikoen proiektu deialdia

Tokiko laborantza ekoizpenak balioan emateko proiektu deialdia