Gazteek diote, gazteen eskutik gazteentzako
2024ko abenduaren 9a
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Azaroaren 22tik 24ra, Baionako eta Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak denen beharra du, janarien biltzeko.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 27a
Urtero, Hazkurri Bankuak bere bilketa nazional handia antolatzen du behartsuenen alde. Ipar Euskal Herrian, 900 boluntario inguru mobilizatuak izanen dira azaroaren 22tik 24ra, emendatzen ari den eskariari buru egiteko ahal bezainbat diru biltzeko.
2023an, Ipar Euskal Herrian, Hazkurri Bankuak 12.800 pertsona lagundu zituen. Urte hastapenetik, kopuru hori kasik % 7z emendatu da, 2023ari konparatuz.
Eskaera horri erantzuteko, Hazkurri Bankua tokiko boluntario eta elkarte sare indartsu batean oinarritzen da. Orotara ehun bazkide inguru dira elkartearen aktibitatea sustengatzen dutenak.
Joan den azaroaren 6an, euskal antena Frantziako Hazkurri Bankuen 40. urtemugaz oroitu zen. Urtemugaren karietara, hautetsiak, enpresak eta elkarte partaideak Hazkurri Bankuen egoitzetara joan dira. Jean-René Etchegaray-k, Euskal Elkargoko lehendakariak, "langile, boluntario, bazkide eta mezenasen mobilizazioa" txalotu du, Hazkurri Bankuarekin batera Euskal Elkargoaren engaiamendua berretsiz.
Euskal Elkargoa, elikadura-prekaritatearen kontrako borrokan engaiatua
Euskal Hirigune Elkargoa Baionako eta Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuarekin batera engaiatu da elikadura-prekaritatearen kontrako borrokan, elkarteak 2020tik okupatzen duen lokala 2,5 milioi eurotaraino autofinantzatuz. Berrikiago, antolaketa-lanak egin ditu denen lana sinplifikatzeko, kaietan eta inguruetan, ibilgailuen sarbidea eta zamalanen errexteko.
Janari eskasiaren kontra borrokatzeko, Euskal Elkargoko Gizarte Ekintzako Zentroak (EGEZ) janari-saltegi sozial bat kudeatzen du Garazi-Baigorrin, eta diruz laguntzen du beste elkarte janari-saltegi sozial bat Xiberoan. Bidaxunealdeko sektoreko boluntarioen aktibitatea ere antolatzen du, janari laguntza banatzeko. Zerbitzu hauek Hazkurri Bankuan oinarritzen dira. Hazkurri Bankuak boluntarioak hornitzen ditu, zeinek afariak prestatzen baitituzte Baionako Pausa zentroan errezibituriko migratzaileendako edo La Table du Soir-endako.
Boluntarioei deia bilketa nazionaleko
Azaroaren 22, 23 edo 24an zure denborako hiru oren eskaintzen ahal badituzu, saltegi ateetan egoteko edo Baionako eta Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuaren biltegian bilduriko emaitzen bereizteko, idatz ba641banquealimentaireorg helbidera edo dei 05 59 55 05 00 zenbakira
2024ko abenduaren 9a
2024ko azaroaren 14a