Euskal Herria : lurralde eleanitza

Sei ataletako serie honetan, Ipar Euskal Herri engaiatu bat erakusten dugu, beste lurralde batzuen gisara, bere hizkuntzen bidez munduaren ikuspegi jakin bat defendatzen duena. Zientziaz ere mintzo gara, haurtzarotik hizkuntza bat baino gehiago ikasteak dituen onurak agerian uzteko. Eleaniztasuna egunerokoan biziarazten duten familia, ikerle eta herri batzuen esperientzia zenbait ere partekatzen ditugu.

Eguneratzea:2025ko maiatzaren 16a

1. Atala – Hizkuntzak biziarazteko oldar kolektiboa

Euskal Elkargoa egunerokoan engaiatzen da euskara eta gaskoia babesteko. Hizkuntzen biziberritzean urteak daramatzaten eragile historikoak sustengatuz eta gizarteko arlo ezberdinetan eleaniztasunaren aldeko ekintzak garatuz burutzen da mobilizazio hau.

2. Atala – Munduko eleaniztasun ereduetatik inspiratuz

Nola babestu gure hizkuntza erregionalak eta nola berriz ekarri eguneroko bizitzan erabilgarri izatea? Gai honetako kazetari eta aditu den Michel Feltin-Palas-ek galdera horiei erantzuteko irtenbideei begirada bat ematera gonbidatzen gaitu, Galesko, Kanadako eta Hegoafrikako esperientziak aztertuz.

3. Atala : Opor egonaldi bat familian euskararekin bat egiteko

Aurten, 45 familia izan dira Familion’ Egonaldia-ren lehen edizioan parte hartu dutenak. Euskaraz haurrekin berriz mintzatzen ikasteko, eta aldi berean oporrez gozatzeko, hizkuntza-egonaldi mota berritzaile bat da. Esperientzia berezi honen bidez, Plazara kolektiboak herritarren eta beren lurraldearen arteko lotura berreraiki nahi du. Bertan izan gara parte-hartzaileen lekukotasuna biltzeko.

4. Atala – Elebitasunaren onurak ttipi-ttipitatik

Ranka Bijeljac-Babic psikolinguistak elebitasunaren onurak ezagutaraztea eta bi kultura izatearen aberastasuna balioan jartzea du xede, haurtzarotik hasita. INCC zentroko (Neurozientzia Integratibo eta Kognitiboen Zentroa) kide da, baita CNRS eta Paris Cité Unibertsitatekoa ere. "Bilingues et plus" elkarteko lehendakaria da eta erreferentziazko hainbat lanen egilea.

5. Atala – Euskara hizkuntzalaritza ikerketaren bihotzean

2023ko abenduan, euskarazko hizkuntzalaritza esperimentalaren ikerketa lerro bat abiatu zuten IKER ikerketa-zentroan, Baionan. Bertan, Arrate Isasi-Isasmendi ikerlaria arituko da haurrek hizkuntza bat ala gehiago nola bereganatzen duten aztertzen, beren ingurune soziolinguistikoaren arabera. Horretarako, ikerketa-metodo berritzaileak erabiliko ditu, elektroentzefalografia bezalako teknikak barne

6. Atala: Herriko Etxeek hizkuntzen bidez loturak berreraikitzen dituztenean

Pantxika Alvarezek bezala, Euskal Herriko herri askotan bada euskara garatzeko lan egiten duen jendea. Zeregin horretan ari da gogo handiz teknikaria, hizkuntza berandu ikasi bazuen ere, modu antolatuan lan eginez. Eguneroko jardunaz eta lurraldean errotutako eragile-sare sendo bati esker aurrera eramandako proiektuez hitz egin digu.