Ene aizkolari-bizia bizi ezazu Euskal Mendian
2026(e) ko apirilaren 15a
Webserie berri honek, bost ataletan, Euskal Herrian bizitzeko ditugun moldeen gainean hausnartzera gonbidatzen gaitu. Gai horrek aldi berean ukitzen ditu norbanakoen barne-barneko nahikeriak -«norbere etxean» ongi sentitzea- eta antolaketa orokorragoen jokagaiak, euskal biztanleria gero eta handiagoaren beharrei erantzuteko aukera eman behar dutenak, naturaren eta bizi denaren gaineko eragina mugatzeaz batera. Adituek, hautetsiek, bizilekuen eragileek edota herritar xeheek kontatzen digute nolako lanetan diren lurraldearen etorkizunaz gogoetatzen eta gizarte beharrak eta behar ekologikoa bateratzeko aukera emanen diguten aterabide berriak atzeman nahiz.
Eguneratzea:2025(e) ko uztailaren 3a

Nantes-Saint-Nazaire metropoli gunearen zuzendari nagusia da Frédéric Vasse eta antolaketaren eta bizilekuaren gaineko behakoa berritzeko esperimentazioak egiten ari da bere lurraldean, hautetsiekin, ikertzaileekin eta herritarrekin. Bere metodoa eta atera dituen lehen irakaspenak aurkezten dizkigu hemen.

Elkartasunezko Alokantza Kontratu Errealari esker, ehundaka familia xehek eskura dezakete bizitegia Euskal Herrian. Sistema horren bidez, herriek bizitegiak prezio erakargarrietan eskain ditzakete eta espekulazioari muga jarri. Laguntza hori jaso du Amaia Irigaraik eta Milafrangan, hazi zen auzotik hurbil, berriztaturiko etxalde eder batean bizitzearen zoriona kontatzen digu.

2023ko abenduaren 13an, Zero Artifizialtze Garbiaren (ZAG-ZAN) inguruko solasaldi handi batek euskal hautetsiak, hirigileak, adituak eta laguntza alokatzaileak bildu zituen Baionan. Elkarrekin partekatu zituzten egiaztapenak, kezkak eta aterabideak lurra babestu eta bizitzeko maneren berrasmatzeko. Hona hemen lurraldearen etorkizunerako etapa erabakiorra seinalatu duen jardunaldi baten emaitza.

Gurekin elkartea Euskal Herrian adinekoentzako bizileku gizarteratzaileak garatzen aritzen da. Adineko pertsonen bakardadea hautsi eta jardunean manten daitezen laguntzeko aterabidea da. Ahurtin ireki zuen lehen etxeko bizikideek beren bizi berria kontatzen digute.

Donapaleun, 2200 biztanledun herrian, bertan bizi direnek giza izariko herri batek duen alde abegikor eta goxoa goraipatzen dute. Claire eta Pablo bezala, gazteak hara doaz kokatzera, herrixka bizitza hori baliatzeko hirian.
2026(e) ko apirilaren 15a
2026(e) ko apirilaren 08etik 2026(e) ko ekainaren 24ra
Biarritz
2026(e) ko martxoaren 5a