Euskal Museoak euskaraz inprimaturiko lehen liburua aurkezten du

Euskaraz inprimaturiko lehen liburua ikusgai dago Baionako Euskal Museoan urtarrilaren 11 arte. Frantziako Liburutegi Nazionalak salbuespenez eginiko maileguak orain arte ezagutua den eta Garazin idatzia izan zen liburu bakarra ikusteko aukera eskaintzen du. Hau sinboloa!

Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 24a

Bisitaria liluratua gelditzen da. Hor dago, irekirik, berinazko erakusleiho batek babesturik: euskaraz inprimaturiko lehen liburua: Lingua Vasconum Primitiæ (Euskaldunen hizkuntzaren hastapenak), Bernat Etxeparek idatziaObra berezia eta orain arte ezagutua den ale bakarra. “Lehen aldia da liburua ikusgai dela Iparraldean, idatzia izan zen eskualdean” zehazten du Audrey Farabos Euskal Museoko dokumentalistak. Gasteizko Eusko Legebiltzarrean aurkeztua izan zen 2011n, baina nehoiz hemen.” 

Eta ez zen toki egokiagorik Baionako museoa baino Frantziako Liburutegi Nazionalak (BnF) bere liburu berezien bilduman artoski gordetzen duen liburua aterpetzeko. Euskal Museoko “Gomitaturiko obrak” ekintza eta liburu bereziak Paristik ateratzeko helburua duen “BnFeko bildumetan” ekintzaren elkartze zoragarriak du erakusketa hau ahalbidetzen, urtarrilaren 11 arte.

“Garrantzi zientifikoa eta sinbolikoa”

“Liburuaren historia liluragarria da” xuxurlatzen du Audrey Farabosek. Bernat Etxeparek zuen idatzi. Duzunaritze-Sarasketako apeza izan zen eta, 1545ean, Garaziko ibarrean, Eiheralarreko erretorea izan zen. 1545ean, François Morpain mezenasek liburua inprimarazi zuen Bordelen. Handik goiti, ez da argi. Liburutegiko bildumetarako bideak misterio zerbait gordetzen du, baina liburuak “Erregeren liburutegia” zigilua darama. Audrey Farabosek suhartasunez azaltzen du: “Badakigu liburua Luis I.a Borboi-Condékoarena izan zela, Henrike IV. izanen zenaren osaba. Begipean duzuen liburua 16. mendean bezala begiratua izan da, bere jatorrizko estalkiarekin, haren armarriak daramatzala azalean. Orduan, liburuak badu garrantzi hala zientifikoa nola sinbolikoa”. 

Euskararen alde literarioa

Liburua plegu-laurden formatuan argitaratua izan zen, “16. mendean ohi zen bezala”. Beste berezitasuna: latinezko izenburua. 
“Latinak jakintza zabaltzeko bidea eskaintzen zuen” zehazten du Audrey Farabosek. Idazleak munduari jakinarazi nahi zion euskara idatz zezakeela. “Horrela, 500 urte baino gehiagoko idazkien bitartez, idazleak euskararen alde literarioa adierazten du.” 15 olerkik osatzen dute 28 orrialdeko liburuxka - hemen numerikoki irakurgai -, jainkotiartasun, maitasun profano gaiei buruz, baita emazteak goresteko olerki bat ere barne (Emazten fabore). “Haatik, ez zen feminista aitzindaria ere, dio irriz Audreyk, hats berekoa ez den beste olerki bat baitago.” Nafarroako erregearen aginduz, Dechepareren espetxeratzea neurtitzetan aipatzen duen kontakizunaren ondotik, bi testu ospetsu daude, Kontrapas eta Sautrela, euskararen goratasuna ospatzen dutenak dantza neurkada batzuekin. Kontrapas sar-hitzaren solasen ildotik doa: “Euskarak idatzia izatea merezi du, beste edozein hizkuntzak bezainbeste.” Baita inprimatua izatea ere.

Gaur egun, ez dakigu zenbat ale inprimatu ziren 1545ean. Ale hau ezagutua den bakarra baldin bada, menturaz, etorkizunean, euskal selauru edo liburutegi zahar batean gorderiko altxor bat agertuko zaigu. 
Liburu honen misterioak zilatzeko, bi hitzaldi proposatuak izanen dira, horietako bat Jean-Marc Chatelain BnFeko liburu berezien Gordailuaren zuzendariarekin, azaroaren hondarrean. 
Mendeak eta itsasoak zeharkatu dituen liburu honen ibilbidea aipatzeko aukera. Ez ote da hamar bat hizkuntzetara itzulia gaur egun, txinerara eta kitxuara barne?