Eguberri kari oparitzeko euskarazko hiru liburu
2025(e) ko abenduaren 18a
Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Euskal Elkargoak eta bere bazkideek ehun ekitaldi baino gehiago proposatzen dituzte, egunerokoan euskaraz bizitzeko aukera emanez. Herriko etxeek, elkarteek eta eragile pribatuek antolatutako hitzordu anitzek euskararen bizitasuna eta erabilera bermatzeko engaiamendu kolektiboa erakusten dute lurralde osoan.
Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 13a
Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Euskararen Urtaroak Euskal Elkargoaren, herriko etxeen, elkarteen eta eragile pribatuen ekintza kolektiboa balioesten du, egunerokoan euskararen erabilera laguntzen duten zerbitzuak, tresnak eta espazioak garatzeko. Lurralde osoan hitzordu bereziak eskainiko dira: hitzaldiak, ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak... euskaraz dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko edo, besterik gabe, praktikatzeko gogoa eta aisialdia ardatz dituzten jarduera anitz.
Ekitaldiak lurralde guzian
Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, 100 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira, bakoitzak bere gustukoa aurkitzeko gisan. Hemen adibide batzuk:
Edizio berri bat, denei idekia
Euskararen Urtaroa denei idekia zaie, nork bere gustuko ekintzak atzeman ditzan!
Euskararen Urtaroa abenduaren 3rarte iraganen da, euskararen nazioarteko egunera arte.
Atzeman ekitaldi guziak webguneko agendan : https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/berriak/gertakariak/euskararen-urtaroaren-2025eko-egitaraua
2025(e) ko abenduaren 18a
2025(e) ko abenduaren 9a
2025(e) ko abenduaren 8a