24. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Atharratze-Sorholüzetik!
2026(e) ko martxoaren 12a
Aines Hariztoi liburuzain ohiak ireki du Et’abar ostatu-liburu denda eta hilabete guti barne kultura, trukaketa eta elkartzeko lekua bilakatu da, eta euskarak toki nagusia du.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 17a
Hazparneko Et’abar ostatu-liburu dendan liburuen eta euskararen maitasuna lantzen da. 42 urtetan, Aines Hariztoik “amets bat bete” du joan den ekainean bizi leku hori ireki duenean, Hazparne herri erdiko Jean Lissar karrikako janari-saltegi ohi batean. “Bazuen zazpi urte horren gogoa nuela, eta denda horren alokatzeko parada agertu da. Dena ongi gertatu da, eta laster iharduki behar izan dut", adierazi du Ainesek. Beti liburuen munduan eta bitartekaritza kulturalean murgildurik izan da, hamahiru urtez Kanboko mediatekan lan egin baitu. “Izigarri maite nuen han lan egitea, baina leku pertsonalagoa zabaldu nahi nuen, topaketak, animazio goxoak bultzatzeko, adibidez, kafe baten inguruan", gehitu du, irriñoarekin. Et’abarrekin, “pertsonak, eta lehenik emazteak gustuan sentitzeko" lekua sortu du.

Liburuen % 40a euskaraz
70 m²ko barne luze-luzean, liburu-dendak ttipiak eta handiak erakartzen ditu eskaintza aniztunari esker. Hemen ez da 3 000 titulu baino gehiago, baina Aines Hariztoik ditu denak hautatuak. Bere bihozkadak argitan ezartzea gustatzen zaio, hala nola Sorj Chalandon edo Jean Hegland, "bere maisu-eleberriarekin, non egileak gizakien eta naturaren arteko harremanak galdekatzen dituen". Biziki atxikia den gaia da, baita ere emazteen lekua, pobrezia, integrazioa, beste kulturekiko irekitasuna. Zentzua ematen duena eta jendea batzen, bereizteko ordez. Liburuen % 40a euskaraz da, Ainesen ama-hizkuntzan, proposatu liburuen bidez defendatzen duena. “Marrazkiei eta ilustrazioei biziki sentsiblea naizenez, haurrendako liburu xoko joria garatu dut", erran du. Gustatzen zaio argitaletxe independenteak argitan ezartzea, hala nola Baionako Kilika edo Urepeleko Haran Ubel elkartea. Et’abarrek euskal artisten CD eta binilozko disko hautaketa bat ere proposatzen du. Eta euskarazko jokoak.
Topaketak artistekin, kantaldiak... lekua biziarazteko
Leku hau urte osoan biziarazteko, Ainesek hilabeteko animazio kulturala proposatzen du, hala nola liburu aurkezpenak edo irakurraldiak. Zenbait artista gonbidatuak izan dira jadanik: Joana Pochelu eta Nahia Zubeldia itzultzaileak; Itxaro Borda bere olerki bilduma aurkezteko; Jone Bordato bere lehenbiziko euskarazko liburuarekin. “Hazparneko mediatekarekin, sortzez kanboarra den Renaud de Chamaret errezibitu dugu, Gallimard argitaletxean atera duen bigarren liburuaren aurkezteko”. Kantaldiak eta kontzertuak ere antolatu dira, bereziki udan. “Udako ostiral arrats guziez karrika zirkulazioari hetsia baita terraza ireki ahal izan dut. Zinez estimatu dut.” Et’abar kantuz antolatu du, kantari amaturrak biltzeko karrikako terrazan. Xoko kulturala kafe xokoari uztartzea abantaila da. “Bezeroek liburu bat eros dezakete, kafe bat edan, urdeki edo gasna taula bat jan, edo Donoztirin eskuz egin bixkotxak", gehitu du arduradunak. Hori da Et’abar, liburuak, etabar.
Et’abar asteartetik larunbatera irekia da: asteartetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara (ostiraletan 22:00etara), eta larunbatean egun osoan, 9:00etatik 19:00etara.
2026(e) ko martxoaren 12a
2026(e) ko martxoaren 11a