«Eraikuntzari bizia ematea ederra izan daiteke»
2025(e) ko abenduaren 4a
“Hurbiletik” telesailarekin, Kanaldudek zure etxetik hurbileko erreportaiak eskaintzen ditu, Euskal Hirigune Elkargoarekin partaidetzan.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 26a
Behako berezia “SELgarrekin” elkarteari buruz, Bidarten 2011n sortu zena, eta elkartasunak sustatzen dituena, ondasunak, ezagutzak, esperientzia eta zerbitzuak trukatuz. Elkarteak, hainbat material sortzeko eta konpontzeko tailerrak antolatu ditu, ESTIAko ikasleekin loturan.

Urdiñarbeeko “Sibastarrak” pastorala, Maritxu Neguelouak idatzia, uztailaren 30ean eta agorrilaren 6an emana izanen da, eta agorrilaren 4an, gauaz. Maddalen eta Jean de Jaureguiberry, xiberoko kulturaren pertsonaia enblematikoen historiari buruzko hiru emanaldi.

Donapaleu herriko bihotzean eta frantziskotar komentu zaharrean kokatua, Bideak kultur-gunea, eremu irekia da, gogoetarako eta trukadarako, eta erakusketa ugarirendako. Sarlekuan, Amikuzeko turismo bulegoak bisitariak hartzen ditu eta lorategia eta kultur gunea bisitatzera bultzatzen du. Argazki, tindagai edo eskulturen erakusketak ohituki antolatzen dira. Animazio bat eskainia da ere Ardura kaperan.

2025(e) ko abenduaren 4a
2025(e) ko urriaren 10a