Natura 2000: kontzertazioa naturaren babesaren zerbitzura
2026(e) ko abuztuaren 7a
Ipar Euskal Herriko ur-baliabideen egoerak okertzen segitzen du. Uztailaren 28ko 18:00etatik aitzina, lurraldeko herri guziak « Alerta » mailara pasako dira edateko uraren erabilerari dagokionez. Pirinio Atlantikoetako prefetak hartu du erabakia, Euskal Hirigune Elkargoarekin elkarlanean, ur-baliabidearen gaineko presioa mugatzeko eta herritar oro bere kontsumoa murriztera bultzatzeko.
Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 28a
Lurraldean duela zenbait hilabetetik instalatu den idortearen aitzinean, Pirinio Atlantikoetako prefetak erabaki du Ipar Euskal Herriko herri guziak « Alerta » mailan ezartzea edateko uraren erabilerari dagokionez, uztailaren 28ko 18:00etatik goiti.
Azken egunetan egin duen euri apurra ez da aski joera irauli ahal izateko. Izan ere, eguraldi idorra, tenperatura altuak eta euri eskasia kronikoa dira nagusi. Gaur egun, ibaietako emariak oso maila kezkagarrietara iritsi dira. Urdazurik, Iholdiko errekak eta Uhaitza egoera kritikoan dira, Errobi berriz alerta azkartuan da.
Egoera horrek zuzenean eragiten dio edateko uraren ekoizpenari, are gehiago uda garaian lurraldeak %20tik %30era bitarteko eskaera gehigarriari erantzun behar dionean. Kontsumo-gailurrak saihesteko eta ahuldu baliabidea zaintzeko, guziei galdetzen zaie ezinbestekoak ez diren edateko ur erabilerak mugatzeko.
Baratzezaintzako ustiategien egoera ere bereziki zaindua da. Ur-ekarpen erregular baten menpe diren laborantza horiek, ziklo laburrekoak izanik, galera konpon ezinak jasan ditzakete ureztapena gelditzen bada. Euskal Hirigune Elkargoak hala galdeturik, prefetak baimendu du ekoizle profesionalen baratze-, lorezaintza- eta hezurdun fruituen laboreak egunez ere noizbehinka ureztatzea.
Egoera berrikusiko da agorrila hasieran eginen den idorte batzordearen ondoko bilkuran.
« Alerta » mailako murrizketa nagusiak
Norbanakoak
Enpresa eta profesionalak
Laborariak
Helbide jakin batean aplikatzen diren murrizketak ezagutzeko, erabiltzaileek Estatuaren zerbitzuek eguneratutako informaziora eta VigiEau webgunera (fransezez) jo dezakete.
Murrizketak errespetatzen ez dituztenek 1.500 euro arteko isuna jaso dezakete pertsona fisikoen kasuan, eta 7.500 euro artekoa enpresen kasuan. Behin baino gehiagotan gertatzekotan, zigorrak bikoiztu ahal izango dira.
2026(e) ko abuztuaren 7a
2026(e) ko uztailaren 23a