Idortea: Ipar Euskal Herriko 8 herri “larrialdi” egoeran sartzen dira edateko urari begira

Idortea larriagotu da Ipar Euskal Herri osoan. Aroak biziki idorra eta beroa izaten segitzen baitu, zortzi herri “larrialdi” egoeran sartu dira edateko urari begira: Altzürükü, Atharratze-Sorholüze, Etxebarre, Hazparne, Hauze, Iruri, Lexantzü-Zunharre eta Zuraide. Ur erabileraren murrizketak gogortu dira.

Eguneratzea:2026(e) ko urriaren 2a

Ur baliabidearen egoera okertzen ari da. Lurralde osoa “Alerta” egoeran sartu ondoan, aroak biziki idorra eta beroa izaten segitzen du, beraz, idortea areagotu da. Edateko urari begira, egoera biziki minbera bilakatzen ari da zortzi herritan, “Larrialdi” egoeran sartu baitira: Altzürükü, Atharratze-Sorholüze, Etxebarre, Hazparne, Hauze, Iruri, Lexantzü-Zunharre eta Zuraide.

Murrizketa gogorragoak

Herri horietan edateko uraren erabileraren murrizketa gogortu da. Funtsezkoak ez diren erabilera batzuk debekatuak dira orain:

  • autoen garbitzea;
  • igerilekuen betetzea;
  • soropilen eta lore-multzoen ureztatzea;
  • kirol zelaien ureztatzea;
  • aitzinaldeen, espaloien, teilatuen garbitzea.

Lurraldeko beste herriak “Alerta” egoeran gelditzen dira

Ipar Euskal Herriko beste herri guziak “Alerta” egoeran egoten dira oraingoz. Bizkitartean, posible da “Larrialdi” egoeran diren herrien eremua laster zabaltzea, aroa aldatzen ez bada.

Neurriak errespetatu, ura gutiago gastatu

Kontsumitzaileek indarrean dauden ur-murrizketa neurriak hertsiki bete behar dituzte. Zure herrian aplikatzen diren murrizketen berri ukaiteko, zoaz VigiEau webgunera; Estatuko zerbitzuek eguneratzen dute.