Idortea: ur murrizketak Iholdiko errekaren arroa
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak Iholdiko erreka "alerta" mailan ezarri du 2026ko ekainaren 5etik goiti. Ondorioz, ur hartzeei buruzko murrizketa neurriak indarrean sartu dira arro osoan.
Eguneratzea:2026(e) ko ekainaren 10a
Iholdiko errekaren emaria apaldu delako eta datozen egunetan euririk ez dela iragarria ikusirik, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak agindu bat hartu du ingurune naturaletik egiten diren ur hartzeen baldintzak finkatzeko, bai laborantzarako, bai partikularren erabileretarako. Iholdiko errekaren arroan diren herri guzientzat dira neurri hauek.
Murrizketak laborantzarako erabileretan
Iholdiko errekatik, haren adarretatik edo hari loturiko lurpeko uretatik ura hartzen duten laborariek beren hartzea %30ez murriztu beharko dute, eta ur txandak ezarriko dira.
Murrizketa horietatik salbu dira:
- baratzezainak eta lorezaintza jarduerak;
- tantakako ureztatzea edo mikro-ihinztadura darabilten fruitu arbolen ekoizleak.
Murrizketak partikularrentzat
Arro osoan, ingurune naturaletik etxeko erabilerarako ura hartzea debekatua da, salbuespen hauekin:
- baratzeak ureztatzea baimendua da gaueko 20:00etatik goizeko 08:00etara;
- belardiak, lore sailak eta aisialdiko lorategiak ureztatzea ere baimendua da 20:00etatik 08:00etara.
Erabakia eta neurri ezberdinak zein herriri aplikatzen zaizkion jakiteko, begira vigieau.gouv.fr.
Orain
Idortea Ipar Euskal Herrian: 30 herri edateko uraren "Alerta" egoeran, eta 128 "Zaintza" mailan
2026(e) ko uztailaren 17a
Natura 2000: kontzertazioa naturaren babesaren zerbitzura
2026(e) ko uztailaren 17a