Ikuspuntuak 2025ean : hiriko artea Bonnet-Helleu museoarekin mintzatzen da.

Karrika arteko 9. edizioa Bonnet-Helleu museoaren irekitzearen inguruan iraganen da azaroaren 27an. Urriaren 1etik 4ra Ziburun eta Hazparnen, eta urriaren 15etik 19ra Baionan erresidentzian izanen diren zortzi artistak esku hartuko dute.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Euskal Elkargoak eta Baionako herriak, hiriko artearen hitzordu saihestezina den Points de Vue festibalaren edizio berria aurkezten dute. Aurten, gertakariak dimentsio berezi bat hartuko du: azaroaren 27ko Bonnet-Helleu museoaren irekitzearekin batera gertatuko da.

Memoriaren eta transmisioaren artean den edizioa

Frantzia mailako eta nazioarteko zortzi artista eremu publikoan esku hartzera gonbidatuak dira, urriaren 1etik 14ra erresidentzian Ziburun eta Hazparnen eta urriaren 15etik 19ra Baionan izanen direnak. Festibalak Bonnat-Helleu museoko eta iragan edizioetako obren arteko elkarrizketa proposatuko du, honako galdera eginez: Hiriko artea, kanpoko erakustokia? 

2017ko lehen edizioan jada egon zen C215 pochoir artistak, zazpi fresko sinatuko ditu Baiona Ttipian, Leon Bonnaten potretetarik inspiratuta. Beste artista batzuek iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko lotura esploratuko dute: 

Mosaiko zaharra eta graffiti garaikidea uztartzen dituen Refeshnikek, gizakiaren, hiriaren eta naturaren arteko harremana marrazten duen Mioshek eta hirian fauna salbaiak duen lekuaren inguruan lan egiten duen Nadege Dauvergnek Bonnat-Helleu museoko bildumak biziaraziko dituzte.

Haren instalazio monumentalekin eraikinen barnealdea espazio immertsibo eta iragankor bilakatzen duen Penique Productionek, mundu surrealista eta liluragarri bat proposatzen duen Monkeybirdek eta neon malguak erabiliz karrika artea berrasmatzen duen Spidertagek aldiz “ikerketa-ekintza” guneetan obren desagertzea nola gertatzen den aztertuko dute.

Ziburu: Paisaia baten memorioa ehundu

Ziburun, Lian Murales artistak uholde eta itsas azpian gelditzeko arriskuko eremuan kokatua den Ttiki trinketa setiatuko du. Haren proiektuak, tokiko lekukotasun eta artxibo bidez elikatua, ur handitze handien memoria galdezkatuko du, hauen artean 1958koa. Haren desmartxaren bidez, gaur egun oraindik biztanleen lurraldearekiko harremana moldatzen duten arrasto ikusezinak argitara ezarriko ditu Lianek.

Hazparne: lekuaren jitea

Hazparnen, Mioshek lekuko arraro baten bidez lan eginen du: Hazparneko harria, antzinateaz geroztik euskal herriaren berezitasunaren froga den galiar-erromatar garaiko oroitarria. Laster Ezkien plazan kokatua, idazkun hori euskal kulturaren beste zutabe bat den pilotarekin lotuko da, Harana ezker paretan. Haren esku hartzeak iragan eta oraina uztartuko dituen fresko garaikide bat proposatuko du, Euskal Herriaren jarraikitasun historiko eta kulturala kontatzeko.

Festibal parte hartzaile eta bizia

Lan artistikoez gain, jendeari tailerretan artistak ezagutzeko parada emanen zaio, bisita komentatuetan eta Kaxu galeriak animaturiko besta mementoetan. Festibala, beraz, trukaketa eta hausnarketa gune gisa agertzen da: zer atxiki, zer transmititu, zer desagertzerat utzi?

Points de Vue 2025 festibalaren aurkezpena kontsultatu