« Campus barnea » estreinaldia : berrikuntzaren eta eraikuntza iraunkorraren bihotzean

Apirilaren 4 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakaria, Claude Olive Angeluko auzapeza, Alain Rousset, Akitania-Berria Eskualde Kontseiluko Lehendakaria, Jean-Marie Girier, Pirinio-Atlantikoetako Prefeta eta Jean-Jacques Lasserre, Departamendu Kontseiluko Lehendakaria Angeluko Montaury Campusean elkartu dira “Campus Barnea” programa estreinatzeko.

Eguneratzea:2025ko apirilaren 7a

Gure helburua bete dugu: Montaury zinezko unibertsitate polo erakargarria bilakatzea, gaur egungo ekonomia eta ingurumen erronken heineko formakuntza eta ikerketa eskaintza batekin

Jean-René Etchegaray Président de la Communauté d'Agglomération Pays Basque

“2019an onartu Neo Terra-rekin, Akitania-Berria eskualdes osoki engaiatzen da ekologia eta energia transizioan. “Campus Barnea” proiektuak 2 000 ikasle formatuko ditu, besteak beste eraikuntza iraunkorrean, CO2 jarioak murrizteko berebiziko garrantzia duena”, azpimarratu du Alain Rousset, Akitania-Berria Eskualde kontseiluko lehendakariak.

Bilakaera adierazgarri bat 2017tik 

2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik, lurraldeko ikasle kopurua 6 500-etik 9 500-era pasa da. Zenbaki horrek unibertsitateko ikasleak barne-biltzen ditu, ikastetxe pribatuetakoak eta baxuaren ondoko formakuntzetan direnak. Bilakaera horrek agerian uzten du lurraldearen beharrei egokitu goi-mailako ikasketak garatzeko Hirigune Elkargoaren engaiamendu azkarra. Campus Barnea programa, Estatu-Eskualde 2015/2020 planean txertatua, giltzarri da estrategia horretan. Montaury-n, proiektu honek 2 000 ikasle biltzen ditu, zientzian eta teknikan berezituak, besteak beste eraikuntza iraunkorraren arloan.

Hiru obra nagusi, puntako campus batentzat 

Campus Barnea programa, Euskal Elkargoaren gidaritzapean, hiru azpiegitura nagusitan oinarritua da:

  • ISALAB, eraikin ekoarduratsua, 4 200 m² ISA-BTP ingeniaritza eskolari eta bere ikerketa laborategiei eskainiak.
  • Ikasleen Etxea, kirol eta kultura azpiegiturak barne biltzen dituen erabilera anitzeko espazioa, FabLab bat, CROUS unibertsitate ostatu bat eta aparkaleku bat, panel fotovoltaikoz hornitu gainegiturarekin.
  • Agora, lehen aparkalekua zena, bertako eragileen arteko trukaketak bultzatzen dituen 6000 m²-ko oinezkoentzako eremu zabal begetalizatua bat bilakatu da.

Azpiegitura hauek ikasleei beren ikasketentzat ingurune ideala eskaintzen diete, Angelu erdian txertatua eta garraio publiko bidez ederki konektatua.

Ekosistema berritzaile oso bat

Montaury-ko eremua ingurune aberats baten baitan kokatzen da, eraikuntza iraunkorraren arloan berrikuntza eta formakuntzara bideratuko eragile ezberdinekin:

  • ISA-BTP : Paue eta Aturri Ibarreko Unibertsitateko (UPPA) ingeniaritza eskola publikoa. Urtean 80 ingeniari inguru formatzen ditu ingeniaritza zibil eta iraunor zein itsas eta energia ingeniaritzan.  
  • École publique d’ingénieurs de l’Université de Pau et des Pays de l’Adour. Elle forme environ 80 ingénieurs par an dans des domaines tels que le génie civil, maritime, énergétique et durable.
  • UPPAren SIAME eta LFCR laborategiak: Ikerketa unitate hauek energia eta ingurumen arloetan puntako ezagutza zientifikoa ekartzen dute.
  • Cantau Lizeoa: Eraikuntzara egokitu formakuntza teknikoak direla eta ezagutua den lizeoa.
  • Eraikuntza lanbideen  federazio konpanikoa: Puntako ibilbideen bidez artisau jakintza eta balio tradizionalak transmititzen dituen antolakuntza enblematikoa.
  • Nobatek/INEF4 : Eraikuntzaren energia eta ingurumen trantsizioari begirako zentro teknologiko pribatua. Frantzia mailako Energia Trantsizio Institutu labela du eta eraikuntza arloa berrikuntza eta garapen iraunkorrean laguntzen du.
  • Arkinova jarduera garatzailea: mintegi-inkubagailua, eraikuntza saileko berrikuntzaren eta egokitze iraunkorraren arloan. Euskal Elkargoa da eraikinaren jabe eta proiektu eramaileak, start-upak eta enpresa berritzaileak sustengatzeko pentsatua da.

Campus Barnea programaren aurrekontua

Zergaz kanpoko zenbateko osoa : 20 691 000 €                        
Euskal Elkargoa : 8 420 000 €
Akitania-Berria Eskualdea : 5 208 000 €
FEDER : 4 167 000 €
Estatua : 2 500 000 €
Angeluko Herriko Etxea : 396 000 €