Mugaz gaindiko Uda Ikastaroetarako izen-emate epea zabalik
2025ko ekainaren 10a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Euskal Elkargoak ingurumenarekiko duen engaiamendua berresten du Senpereko araztegi berriaren estreinatuz, maiatzaren 28 honetan. Ekipamendu moderno honi esker, Saran eta Senperen sortzen diren ur zikinak hobeki tratatzen dira orain, Urdazubira iritsi aitzin. Erreka garbiagoa eta natura babestuagoa lortzeko urrats sendoa da hau.
Eguneratzea:2025ko maiatzaren 30a
Bere lurralde proiektuan, Euskal Elkargoak eskualdeko erreka eta ibaien uraren kalitatea hobetzeko engaiamendua hartua du. Horretarako, ur zikinak natur inguruneetara iritsi aitzin tratatzen dituzten araztegiak modernizatzen ari da. Senpereko araztegi berriaren eraikuntzak engaiamendu horri erantzuten dio.
Obra eredugarria
Proiektua 8 000 m²-ko eremuan garatu da, eta horietatik 4 700 m² berrerabilitako materialekin bete dira. Hala, obrak ingurumenarekiko duen inpaktua apaldu da: baliabide berrien ustiapena saihestu eta hondakinen sorrera murriztu. Gainera, araztegi berria 4,5 metro altxatua da, eta bere egiturak ehun urtetik behingo uholde-kotaren gainetik kokatu dira, ekipamendua ibaiaren uholde-arriskutik babesteko.
Ahalmen handiagoa, ur gutiago xahutuz
Araztegiak orain 20 000 biztanle baliokideren urak trata ditzake —lehen baino 5 000 gehiago—, eta euri handietan hirukoiztu egiten du tratamendu-gaitasuna. Tratatutako uraren zati bat bertan berrerabiltzen da, eta horri esker, urtero 4 000 m³ ur edangarri baino gehiago aurrezten dira.
Ingurumena eta auzotarrak errespetatuz
Ekipamendu eraginkorrek zarata eta usainak mugatzen dituzte. Kanpoko espazioak landareztatu dira biodibertsitatea sustatzeko. Araztegi zaharra desegin da, eta haren gunea naturari itzuli zaio, ibaiak bere espazioa berreskura dezan uholde kasuan.
Ibilbide pedagogiko batek aukera ematen du araztegia ezagutzeko eta haur zein helduak uraren babesaren garrantziaz kontzientzia har dezaten. Horretarako bereziki pentsatutako informazio-panelak jarri dira.
2025ko ekainaren 10a
2025ko ekainaren 10a
2025ko maiatzaren 6a