Ipar Euskal Herriko 2024ko Alokairuen Behatokia: zenbaki nagusiak
2025(e) ko azaroaren 3a
KLIMA astearekin bat eginez, bost ataleko web-serie berri honek planeta eta bizidunak babesteko xedez galdezka ari den, irudikatzen duen, berrikuntzan dabilen eta irtenbide berriak esperimentatzen dituen Ipar Euskal Herri bat kontatzen digu. Gizarte zibilaren baitan, eskolan, industrian, ikerketan edota laborantza munduan, ekimen ekologikoagoak sortzen ari dira nonahi. Aldaketa alai baten gogo berdinak bultzatutako proiektuak dira, eta etorkizun iraunkorra eraikitzeko lehenik desiragarri bilakatu behar dela gogorarazten digute.
Eguneratzea:2025(e) ko urriaren 15a

Solène Reymond ikerlari eta literatura zein arte ekologikoetan doktorearentzat, konpromezu ekologikoa haustura batetik sortzen da. Kolpe bat, hunkidura bat, barneko astinaldi bat, munduaren ikuspegia eraldatzen eta ekintzara bultzatzen gaituena. Euskal Herriko bazterrak zeharkatuz, bizipen intimo horiek biltzen ditu, kontakizun sentikor eta unibertsal bihurtzeko. Bere lana partekatzen digu.

«2050eko etorkizuna irudikatu» tailerretan, Communauté Open Lande elkarteak herritarrei beren hiriaren etorkizunaz hausnartzea proposatzen die, eta haien ideiak irudi bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez. Ekintzara jauzi egiteko bide egokia da.

Hendaiako Saint-Vincent ikastetxeak ekologia eta elkartasuna jartzen ditu ikaskuntzen erdigunean. Proiektu hau etengabe hazten ari da, irakasleen, gurasoen eta lurraldeko hainbat eragileren engaiamenduari esker. Ezagut dezagun aitzindari den ikastetxe hau, Philippe Bancon kolegioaren zuzendariarekin.

Donibane Lohizunen, Couleur Chanvre enpresak sinesmen sendo bat irudikatzen du: etxe-linja ederra, osasungarria eta planetarekiko errespetuzkoa sortzea posible dela frogatzea. Enpresaren buru, Thierry Bonhomme ekintzaile sutsuak, kalamua etorkizuneko material bihurtu du.

Lasako Xubialdea etxaldean, erresistentzia handiko mahats-barietateak benetako baldintzetan probatuz, Battitt eta Stéphanie Ybargarayk ekin diote mildiuaren aurkako borrokari, beren pasioaz bizitzen jarraitzeko.
2025(e) ko azaroaren 3a
2025(e) ko urriaren 31a
2025(e) ko urriaren 31a