2026an 10 urririkako ibilaldi mendi laguntzaile batekin
2026(e) ko urtarrilaren 19a
Websail berri honetan, gure helburua zen honako hauek argitan ezartzea: biltzen gaituzten eguneroko biziko zenbait ekimen, zorigaitzari buru egiteko ahala ematen duten esku ukaldi batzuk eta esperantza eta kuraia berriz ematen duten hainbat elkartasun eta elkar laguntze oldar. Eta nor dira hori dena egiten duten jende horiek? Bada, elkarte humanitarioetako boluntarioak, euskararen aldeko ikasleen burasoak, ahalmen urriko pertsonen aldean engaiatutako artistak, etxeko indarkeriaren biktima diren emazteendako kirol irakasle partikularrak edo auzogune herrikoietako gizarte-langileak. Haien denbora besteak laguntzen ematea hautatu dute. Ipar Euskal Herriko elkartasunaren aurpegi anonimoak dira. Haien ahotsak entzunaraz ditzagun!
Eguneratzea:2026(e) ko abenduaren 29a

CROUS eta Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuarekin elkarlanean, Baionako Gurutze Gorriak “Gurutze Gorria gurpil gainean” izeneko baliabidea plantan ezarri du. Hala, ostegun guziez, eskola garaian, boluntario talde bat etortzen da prekarietate egoeran dauden ikasleei elikagaiak eta higiene produktuak banatzera.

Badu hogei urte baino gehiago Zuberoako bi ikastolek Ikaskoli kanpainan parte hartzen dutela. Eguberriz opari-paketeak prestatzen dituzte tokiko produktuekin, beren eskolak finantzatzeko, baina baita Zuberoako ekoizleak sostengatzeko ere.

Tremplins Sport Santé izeneko programa duela lau urte ezarri zuen martxan Maison Sport Santé Pays Basque Adour elkarteak. Ariketa fisikoa bultzatuz, elkarteak nahi du bikotekide indarkeriaren biktimek trauma gainditzeko ahala izan dezaten.

Amaia Hennebutte taula zuzendariak gidaturik, beren ikuskizun propioa sortu dute ahalmen urritasuna edo buruko oinazea duten pertsona batzuek. Senperen azken emanaldi bat eskaini dute. Sakonki kanbiatu dituen esperientzia baten epilogoa.

2019an jarri zen martxan CitésLab. Baionako hiriko lehentasunezko auzoetako biztanleei beren enpresa sortzen laguntzen die. Programa horri esker, Rachedi Menaouarrek bere okindegia abiarazi ahal izan du, arrakastarekin.
2026(e) ko urtarrilaren 19a
2026(e) ko urtarrilaren 01etik 2026(e) ko abenduaren 31ra
2026(e) ko urtarrilaren 9a