Idortea Ipar Euskal Herrian: 30 herri edateko uraren "Alerta" egoeran, eta 128 "Zaintza" mailan
2026(e) ko uztailaren 17a
19 mapaz osaturiko atlas berri batek, lurraldeko 158 herriek 2050erako pairatuko dituzten klima-arriskuak identifikatu ditu. Tresna horrek, beroketaren inpaktuak aurreikustea eta egokitze ekintzak prestatzea ahalbidetuko du.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
Euskal Hirigune Elkargoak, hemendik 2050 urtera klima-aldaketak lurraldean nola eragin dezakeen irudikatzeko aukera ematen duen atlas bat sortu du. Ceremaren (Arrisku, ingurumen, mugikortasun eta lurralde antolaketarako Ikerketa eta aditu zentroa) laguntzarekin eginiko lan honek, klima-arriskuak hobeto ulertzen eta herritarrak, ingurune naturalak eta azpiegiturak babesteko ekintza zehatzak prestatzen lagunduko die tokiko zerbitzuei eta lurraldeko eragileei.
Zazpi fenomeno klimatiko xeheki aztertuak
Diagnostikoak, gaika antolaturiko 19 fitxaz osatua den atlas kartografiko baten forma hartzen du Mapa horiek, zazpi klima fenomeno nagusiek lurraldean nola eraginen duten zehazki irudikatzeko parada ematen dute: berote handiak, idorteak, uholdeak eta lur litatzeak eraginen dituzten eurite handiak, suteak, kostaldearen higadurak, itsas mailaren igotzeak eta buztinen uzkurdura-hedapen fenomenoak. Fenomeno bakoitzarentzako, mapek 2050erako proiekzio klimatikoak tokiko errealitateekin gurutzatzen dituzte, hauen artean egoera ahulean den biztanleriaren, jarduera ekonomikoen eta azpiegituren kokapena.
Adibide zehatzak lurraldean
Mendiko eremu batzuk bero handiekiko bereziki zaurgarri gisa agertzen dira, Errobi-Aturri eta Bidaxunealdeko laborantza lurraldeek idorte luzeen eragina azkarkiago pairatzen halako luketen bitartean. Diagnostikoak, halaber, buztin zolen uzkurdura-hedapenekiko zaurgarri diren Baionako hirigune eta Amikuze arteko herriak agerian ezartzen ditu eta, fenomeno honek, eraikuntzen ahultzea eragin dezake idorte eta eurite handiak aldizkatzean.
Tokika eragiteko tresna
Atlas hori sintesia mapa batek osatzen du, herrien mailan metatzen diren zaurgarritasunak agerraraziz. Hautetsientzako eta tokiko zerbitzuentzako zinezko erabakitzeko laguntza tresna osatzen du. Molde partekatu eta orokorrean arriskuak ikusaraziz, bakoitzak jokoan dena uler dezake eta plantan ezarri behar diren ekintzak lehenetsi: biztanleria ahula babestu, eraikinak egokitu, ur baliabideak zaindu edo eremu naturalak indartu.

Lan honek egokitzapen orokorrerako estrategia baten lehen urratsa osatzen du, 2027ko Klima Planaren eguneraketaren menturan. 2027tik aitzina legeak ofizialki aitortuko duen Klima Aldaketara Egokitzeko erreferentziazko Beroketa Ibilbidea (KAEBI, fr. TRACC) barne hartzen du. Orduan, lurraldeek baltsako koadro bat ukanen dute, klima aldaketara egokitzeko haien ekintzetan gidatzeko.
2026(e) ko uztailaren 17a
2026(e) ko uztailaren 17a
2026(e) ko uztailaren 10a