Ipar Euskal Herria “Elektrifikatzeko 100 lurralde”-en artean hautatu du estatuak
2026(e) ko irailaren 11a
Kontenplazio-ibilaldiak, ingurumenarekiko arduratsuak diren rafting saioak edo aterpe ekologikoak... Ipar Euskal Herria ezagutarazteko beste modu bat hautatu dute. Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin TVPIk ekoitzitako Zaleak saioak turismo arduratsuago baten alde engaiaturiko hiru enpresaburu aitzindari aurkezten ditu.
Eguneratzea:2026(e) ko uztailaren 29a
Beste turismo mota baten alde ari dira; lurraldeko ekonomian ekarpena egin, eta halaber paisaiak, baliabideak eta bertako biztanleen bizi-ingurunea zaintzea helburu duen turismo iraunkor baten alde.

Iraungo duten oroitzapenak sortzea
Jeannette Bretonentzat, ekoturismoaren lehen araua «aztarnarik ez uztea» da. Badu 30 urte baino gehiago tokiko gidari honek barnealdean bisita ekologikoak proposatzen dituela, gune turistiko jendetsuetatik urrun. Talde txikietan egiten diren ateraldiak dira, distantzia laburrekoak eta erritmo lasaikoak. «Ez dugu kirol-balentria bilatzen! Helburua da ibili garen eta ezagutzeko denbora hartu dugun tokiaren ulermenarekin itzultzea, hura gogoan atxikitzeko moduan», azaltzen du natura-bitartekariak. Ibilaldi horietan, parte-hartzaileek geldialdiak egiten dituzte paisaiak behatzeko, argazkitan hartzeko, marrazteko edo soinuak grabatzeko. Horrela, «ingurunea errespetatzen ikasten da, hari eragin txikia eginez», eta aldi berean «oroitzapen iraunkorrak» sortzen dira.
Abentura eta natura eskuz-esku
Kaltetu gabe gozatzea. Horixe da Jean-Daniel Irumberryren leloa ere. Uhina enpresaren buru den kirolari ekologista honek Bidarrai inguruko «naturgune paregabeak» ezagutarazten ditu raftinga, arroila-jaitsierak edo trotineta elektrikoak erabiliz. Eremu hori bereziki hauskorra da: Natura 2000 sarearen baitan da eta mendi-eremuei aplikatzen zaien araudia bete behar du. 2019an, Frantziar estatuan aisialdiko jarduera eskaintzen dutenetan lehena izan zen NF Environnement ziurtagiria jasotzen. AFNORek (Frantziako Normalizazio Agentzia) ematen duen ekoetiketa horrek egiaztatzen du haren ingurumen-ikuspegiaren seriotasuna (hondakinen sailkapena, mugikortasun jasangarria, energiaren kudeaketa, erosketa arduratsuak eta taldearen konpromisoa), baita eskaintzen duen dibulgazio zientifikoaren kalitatea ere. Baina haren engaiamendua harago doa. Jean-Daniel Irumberryk eraikin ekologiko eredugarria ere eraiki du, Frantzia 2030erako turismo arduratsuaren munduko helmuga nagusi bihurtzea helburu duen Destination France planaren barruan. Politika horrek abantaila bikoitza eskaintzen du. «Neurritasunaren bidez, askoz eraginkorragoak izaten ahal gara, eta ohiko ereduek baino kostu txikiagoarekin», azpimarratzen du enpresaburuak.

Jaten ahal den oihana
Bidarteko Bassilour etxaldean, Carole Vachet-k turismoaren ikuspegi hori bera defendatzen du, ingurumenarekiko errespetuzkoa eta aldi berean birsortzailea izan daitekeena. Material eta praktika ekologikoekin berriztatu Lapurdiko etxalde zahar honetan, ezta etxea harrigarria den bakarra. Kanpoaldean, jabeak baso jangarri handi bat sortu du. Baso zabal horretan, Euskal Herriko klimara egokitu 430 landare mota ezberdin landatu dira. Paregabeko lasaitasun-gunea da hotelaren bezeroentzat, baina tokiko flora ezagutzeko jardueren esparru ere bada. «Jendeak bortxaz ezagutzen ez dituen espezieak aurkezten ditugu, eta propietate bereziak dituztenak. Baia, hosto edo lore batzuk dastatzeko parada ere bada», azaltzen du Carole Vachetek. «Niretzat garrantzitsuena da gauzak hazten ikustea eta atmosferako CO₂-aren auziaz arduratzea.» Ekimen xume horien bidez, naturari on egitearen gogoa transmititu nahi du.
Hiru figura eredugarri horien antzera, gero eta turismo-eragile gehiagok jotzen dute praktika arduratsuagotara, Euskal Hirigune Elkargoak garatzen duen Turismo estrategiaren ildotik.
Ikusi Zaleak saio osoa (fransezez)


2024ko abenduaren 7an, elkargo hautetsiek Turismo estrategia onartu zuten, turismo arduratsu bat helburu.
Ekimen aitzindari horren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak turismo-eredu iraunkor baten alde egiten du. Helburuak hauek dira: bisitarien banaketa orekatuagoa sustatzea urte osoan zehar, klima-aldaketaren erronketara egokitzea eta bertako biztanleen bizi-ingurunea zein lurraldeko baliabideak zaintzea.
2026(e) ko irailaren 11a
2026(e) ko irailaren 10a