Ipar Euskal Herriko AFZ (Aprendizen Formakuntza Zentroa, fr. CFA) Aldizkatzea, haientzako da

Mae, Gally, Bixente, Lili, Matheo izena dute. Ipar Euskal Herriko Aprendizen Formakuntza Zentroaren (AFZ) indar eragileak dira, merkataritza-salmenta eta ostalaritza sailetan engaiatuak. Aldizkatzeari esker, haien bidea atzeman dute eta “haien lekuan” sentitzen dira. Heldu den ekainaren 14an iraganen den eskolako ate irekitze egunean kontatuko diguten eta gogo handiz partekatuko duten ibilbidea.

Eguneratzea:2025ko ekainaren 6a

“Irakaskuntza orokorreko eskema klasikoa”, ez da haientzako. 17 eta 19 urtetan, Gally Mazeasek eta Mae Vidal-Slothek autonomia egarri bera partekatzen dute. Euskal Elkargoko AFZaren baitan Baxo profesionaleko merkataritza saileko lehen urtean sartuak, 3.etik aitzina, merkataritza LGA (fr. CAP) batekin, aldizkatzearen bidea hautatu dute bi aprendizek. “Aldizkatzearen sistemarekin, heldutzat hartzen gaituzten irudipena dugu, errealitatean zuzenki inplikatuak garela”, lerratzen utzi du Gallyk. Harentzako, “bi aste eskola eta, okindegi batean, bi aste enpresan aldizkatzea hauts-mautsi ideala da”. Gainera, bi gazteek AFZan “haien neurrira den irakaskuntza atzematen dute, lan praktikoetan egiazko egoeran ezartzearekin”. Beste abantaila - “begi bistakoa” - Maerentzako, “hilabete bukaeran ordainsaria ukatea” da, 700 eurokoa ibilbide hastapenean eta gutieneko soldata aprendizgo bukaeran.

“Haren lekuan” egotea 

Aldizkatzearen bidea hautatuz, Maek dio “haren lekuan dagoela eta gogoko duen laneko denbora tartea atzeman” duela, hipermerkatu bateko kultura sailean: “Gogoko dudan guzia elkartu ditut, bezeroekin harremana, komunikazioa, liburuekin eta bideo-jokoak eskura ukatea, ene pasioa da”. Haren aktibitatearen baitan loratzeak LGAren (fr. CAP) ondotik kontratatua izatera eraman lezake. Errebantxa ederra irakaskuntza orokorrean eroso ez zegoen neska horrentzako. Gainera, haren kasuan diren beste gazteak aprendizgoan sartzera ausart daitezen bultzatzen ditu: “Ez da kukutu behar, zaila da, baina hilabete saria dugu eta biziki fite ardurak ematen zaizkigu”. Aldizkatzeak merkataritza GMTB (Goi Mailako Teknikari Brebeta, fr. BTS) espezializaziora eraman behar luke, haren anbizioa betetzeko gisan: ibilgailu kontzesio batean lan egitea. 

Brigada kartsua 

Haien aldetik, Baionako Matheo Caffiaux-Rodriguezek, Zuraideko Lili Pescrilli-Blandinek eta Donibane Lohizuneko Bixente Dospitalek badakite haien bizia jatetxe brigaden biziarekin bate eginen duela. “Ttipitatik ene pasioa sukaldea da, salatu du maite duena ikasteagatik eta irakaskuntza orokorra uzteagatik bi aldiz uros den 15 urteko Matheok. Hemen, gure ikasgai gehienak gure etorkizuneko lanbideari loturikoak dira.” Haien formatzailearekin hizkuntza bera baliatzen dute. “Zuzenean funtsezkora jotzen dugu, lanbidearen errealitatean gaude, haren teknikan, gehitzen du Bixentek. Ikasten duguna praktikan ezar genezake, lan praktikoetan, baina are gehiago publikoarentzako irekia den aplikatze jatetxean. ” Hartan, - sukaldari, zerbitzari zein sotolari - gazteek bezeroak zerbitzatzen dituzte, laster arte bat izanen den haien biharko teknika bikaintzen dute. 

“Jatetxean naizelarik jauzi handia da ene formakuntzarako”, akuilatzen du Bixentek. Ziburuko Ekaitza jatetxean egoteaz gozatzen du. Lilik haren lekua atzeman du Kanboko Villa Bleuen eta Matheok Biarritzeko Olatua jatetxean. Motibatuak eta haien hautuaz segur, gazte guzi horiek haien biziaz zer egin nahi duten zehazki dakite. Fiteago aitzinatzeko manera da. 

Lilik “haren LGAren ondotik lanean hasteko” xedea baldin badu, Matheo eta Bixentek Baxo profesionalaren bidea hartu nahi dute haien ezagutza eta teknika hobetzeko eta “brigada handiago batean sartu ahal izateko”. “Ongi da beste norabait joatea noizbait Euskal Herrira itzuli eta jatetxe bat irekitzeko”, espero du Matheok. Bixenterentzako jatetxe gastronomikoa da haren lehen hautua. “AFZetik pasa den baten bide beretik joan nahi nuke, Ekaitza jatetxetik pasa eta hiru izarreko Villa Madie Cassisen dena. Ene helburua litzateke, baina lehenik lan anitz egin beharko dut, badakit. Baina biziki motibatua naiz eta, gainera, maite dudana egiten dut. ”

250 aprendiz motibatu

“Haiek bezala, Ipar Euskal Herritik, Hego Landesetatik edo Frantziako beste edozein lekutik jiniko 250 gazte dira AFZaren baitan eskaintzen diren sailetako 21 formatzaileren irakaspenak jarraitzen dituztenak sukaldaritza-ostalaritza eta merkataritzaren eremuan” zehaztu du Delphine Dacharry zuzendariak. Heldu den ekainaren 14an iraganen diren ate irekitzeen karietara, irakaskuntza honen onuren lekukotasuna emanen diete lizeoko ikasle gazteei eta haien ingurukoei... 

Ate irekitzeak, formakuntzak deskubritzeko zerbait gehiago

Ate irekitzeak ekainaren 14an, 9:00etatik 13:00etara antolatuko dira. %94-ko txertatze profesionalarekin eta 400 enpresa partzuerreko sarearekin, Ipar Euskal Herriko AFZak Ipar Euskal Herrian, edo kanpoan, lana atzemateko jauzi ideala eskaintzen du. Gazteek Baxo profesionalak (Merkataritzako taldekide polibalentea), LGAk (sukaldaritzako merkataritza eta salmenta lanbideak, ostalaritza-kafetegietako merkaturatze eta zerbitzuak) eta Sukaldeko Artearen brebeta profesionala deskubritzeko parada dira ate irekitze horiek. Edota espezializazio osagarriak (Espezializazio ziurtagiria - EZ, fr. CS); sotolaritza-tabernari - barista hautabidea deskubritzeko. Formatzaile eta aprendizekin elkartzea, muntaduren bisita (sukalde pedagogikoak, aplikatze jatetxea, sotolari gela...) egitarauan dira.

Informazio praktiko guziak eskuragarri AFZaren webgunea

Ba ote zenekien?

Ipar Euskal Herriko AFZak badu Click&collect « Etxe’f » eremu bat. Sukaldaritzako aprendizek platerak ekoizten dituzte haien lan praktikoetan eta, saltzaile aprendizak, finkaturiko orenean eskaerak prestatzeaz eta bezeroei harrera egiteaz arduratzen dira. Gisa horretan platera eskaintza zabala egiten da prezio eskuragarrian. AFZak profesionalei 4 egun erditik 10 egunera arteko VinoSens formakuntzak ere eskaintzen dizkie, arnoaren unibertsoko haien ezagutzak bikaintzeko parada ukan dezaten. Azkenik, aplikazio jatetxeak Baionako Paul Bert plazako egoitzetara bezero anitz erakartzen du astero.