2. atala: Emazteak lanean: beirazko sabaia hautsi
2025ko martxoaren 3a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Ipar Euskal Herriko Tokiko Osasun Kontratua (CLS) sinatu eta hiru urtera, 100 eragile baino gehiago bildu ziren apirilaren 17an Baionako Elkarteen Etxean, ikaskuntzaz beteriko tarteko bilana egiteko. Ekitaldi garrantzitsu horretan, osasunaren laguntza-funtsari esker eramandako ekintzen eta finantzatutako proiektuen emaitzak aurkeztu ziren. Funts hori Euskal Hirigune Elkargoak eta Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS) erdi bana finantzatzen dute.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 22a
Tokiko Osasun Kontratua, Osasun-politika publikoen zerbitzura dagoen lankidetza-tresna da eta tokiko dinamikak lau ardatz nagusiren inguruan bultzatzea ahalbidetu du: osasunaren aldeko jarrerak sustatzea (nerabeen arrisku-jarreren laborategia, ariketa fisikoa agintzea, minbiziak detektatzeko sustapen-kanpainak), guztientzako arreta medikoa areagotzea (osasun-etxeak laguntzea, elbarritasuna eta sortze-inguruko aldia laguntzea, laguntzako zainketa onkologikoak), bizi-inguruneetan eragitea (kutsadura atmosferikoari eta bainatzeko uren kalitateari buruzko sentsibilizazioa), eta hurbileko loturak indartzea (gazteen indarkeriaren prebentzioa, kultura bidezko inklusioa).
Lagundu diren ekimenen artean, Elkarlana Lagunak elkartearen “Le Cafecito fait son show” proiektua nabarmentzen da. Tokiko Osasun Kontratua laguntza-funtsarekin batera finantzatutako proiektu honek, artistek zuzendutako kantu- eta antzerki-tailerrak proposatzen ditu hilabetean bi aldiz, oinaze psikikoa duten pertsonen inklusioa sustatzeko. Helburua: topaketa eragitea, isolamendua haustea eta kulturari esker inklusio-zubiak ugaritzea. Parte-hartzaile batzuen hitzetan, tailerrek “bizitzara itzultzea” ahalbidetu diete eta ekainaren 14an Luna Negran emanen duten ikuskizunaren sorkuntzan engaiatu dira.
Beste proiektu enblematiko bat: indarkerien prebentzioari buruzko frantsesa-euskara “Escape-game” bat sortzea, bigarren mailako ikasleei eta osasun-profesionalak izanen direnei proposatuko zaiena.
2025ko martxoaren 3a
2025ko martxoaren 3a
2025ko martxoaren 3a