Irailaren 18ko greba: hunkituak izanen diren zerbitzu publikoen inguruko puntua
Frantzia mailako greba mugimenduak traba mugatuak eraginen ditu Euskal Elkargoko zerbitzuetan. Informazioak denbora errealean eguneratuko dira orrialde honetan.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a
Garraioa
TXIK TXAK lineak lanean izanen dira irailaren 18ko ostegun honetan, N1 N2 N3 N4 izan ezik. N5a ibiliko da eskaintza mugatuan. Baionako hirigunea hunkitua izan daiteke desbiderazioen ondorioz.
Erabiltzaileak haien joan-etorriak aurreikustera gonbidatuak dira eta trafikoaren informazioa denbora errealean TXIK TXAKen webgunean kontsultatzera.
Lehen haurtzaroa
Euskal Elkargoko haurtzaindegi batzuetako harrerak trabak pairatuko ditu:
Alozeko Habia haurtzaindegia egun osoa hetsia;
Irekitze ordutegi murriztua eta/edo talde edo sail jakin batzuentzat harrera gaitasun ttipiagoa duten haurtzaindegiak:
- Ahurtiko Nid Urtois haurtzaindegia - usaiako harrera gaitasuna baina ordutegi mugatua 8:30etik 15:30era
- Ezpeletako Mamurrak haurtzaindegia - usaiako harrera gaitasuna baina ordutegi mugatua 7:30etik 14:30era
- Urketako Ttipi Ttapa haurtzaindegia - harrera gaitasuna 12 haurretara mugatua eta ordutegi mugatua 8:30etik 17:00etara
- Mugerreko Agerria haurtzaindegia - harrera-gaitasuna 24 haurretara mugatua eta ordutegi mugatua 8:30etik 17:30era
- Arrangoitzeko Laminak haurtzaindegia - harrera-gaitasun mugatua (haur eskolako bigarren eta hirugarren urteena hetsia) eta ordutegi mugatua 8:00etatik 14:00etara
- Mauleko Talika haurtzaindegia - harrera-gaitasun mugatua (haur eskolako bigarren eta hirugarren urteena hetsia) eta ordutegi mugatua
Beste haurtzaindegiak normaltasunez ariko dira.
Hondakin bilketa
Mauleko hondakindegia hetsia izanen da irailaren 18ko ostegun honetan.
Kirol ekipamenduak eta hurbiltasuna
Zerbitzuen etxeak
Mauleko, Atharratzeko eta Donibane Garaziko Zerbitzuen etxeak salbuespenez hetsiak izanen dira. Beste France service etxeak usaiako orenetan irekiak izanen dira.
Elkargo igerilekuak
Donapaleuko igerilekua 12:30etik 13:45era hetsia izanen da.
Mediatekak
Elkargoko mediateketan eraginik ez
Elkargoaren etxeak
Euskal Kostalde-Aturriko Elkargoaren etxeko harrera salbuespenez hetsia izanen da 12:30etik 13:30era
Beste Elkargoaren etxetako harrerak irekiak izanen dira usaiako tenoreetan.