Euskaraldia 2025: 11 egun euskara egunerokoan biziarazteko
2025ko martxoaren 21a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolaturiko Euskaren Urtaroaren 2024ko edizioa abenduaren 3an, hots, Euskararen Nazioarteko Egunean bururatzen da. Hamabost egunez, herriek, elkarteek eta eragile pribatuek ehun ekitaldi baino gehiago proposatu zituzten lurralde osoan. Euskararen Urtaroari esker, eguneroko bizian euskaraz bizitzea posible izan dadin urtean zehar egindako lana agerian ezarria izan da.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 3a
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean bukatuko den Euskararen Urtaroaren edizio berri honi buruzko irudiak ikusgai dira. Azaroaren 22tik abenduaren 3ra, lehen aldikotz plazaraturiko hainbat hitzorduk ttipiak eta handiak bildu dituzte lurralde osoan: hitzaldiak, ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak... Plazera eta aisialdia ardatz dituzten ehun bat ekitaldi, euskara entzun, irakurri edo sinpleki praktikatzeko.
Argazkitan: Kanboko mediatekan antolaturiko haurrendako yoga tailerra, Loratzen ikuskizuna Irisarriko Mediatekan, Baionako bisita komentatua euskaraz, euskal kantuari buruzko hitzaldia Maurice Ravel Kontserbatorioan, Libre Plume Elkarteak proposaturiko animazioak, haurrendako tailer bat Larzabalen, escape street bat Urruñan eta If Matxikote-n argazki-erakusketa.
2024. urteak Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urtemuga markatzen du. 1948an Biarritzen ospaturiko Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresuan, Euskararen Nazioarteko Eguna izendatu zuten, Euskararen unibertsaltasuna mundu osoan zabaldu eta ezagutarazteko asmoz.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Jean-René Etchegaray Baionako Auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariak Baionako Hiriko Urrezko medaila emanen dio Xarles Videgain hizkuntzalari, unibertsitateko irakasle eta Euskaltzaindiko euskaltzain emerituari.
2025ko martxoaren 21a
2024ko abenduaren 9a