Itsasbazterraren higadura: 2023az geroztik plantan emanak diren ekintzetan begirada

2024ko azaroaren 14an bildu zen azken Itsasbazterreko Arriskuen Tokiko Kudeaketarako Estrategiaren Gidaritza Batzordeak abian emaniko ekintzen lehen bilan bat egitea ahalbidetu zuen.

Eguneratzea:2024(e) ko abenduaren 12a

Klima aldaketaren eraginak hareatsua den kosten eta itsas ezponden higadura zalutu dezake, baina baita muturreko itsas urperatzeen ustekabeko gertakarien emendatzea ere.

Gaurtik eta epe luzean problematika horien agertzea aldez aitzinetik prestatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak berrogei bat eragile bildu zituen azaroaren 14an: hunkituak diren zortzi herrietako hautetsi eta agenteak, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Akitania Berria Eskualdea, Estatua, GIP Itsasbazterra, GISeko zientifikoak, Euskal itsasbazterra (Rivages Pro Tech, AZTI, UPPA, BRGM,...).

Gidaritza Batzorde horrek 2023-2028 Euskal kostaldeko Itsasbazterreko Arriskuen Tokiko Kudeaketarako Estrategiaren plantan ezartzearen lehen bi urteetako bilana egitea ahalbidetu du.

Izan ere, estrategia horrek itsasbazterreko 35 kilometro hamar sektoretan zatitzen ditu eta kudeaketa mota desberdinak elkartzen ditu.

  • Zainduriko bilakaera naturala, Bidarte - Erretegian bezala non eragileek, elkarrekin, zaintzaz gain neholako giza kudeaketako esku hartzerik gabe eremuaren bilakaera molde naturalean gerta dadin erabaki duten.
  • Prozesu naturalen segimendua, Angelun bezala non sable hondartzak finkatzeko hesiak pausatzen diren.
  • Gibelera egite estrategikoa Donibane Lohizunen, Bidarten eta Getarian bezalaAntolaketarako Lankidetza Proiektuen - ALP, fr. PPA barnean. Donibane Lohizuneko araztegiaren birkokatzeari dagokionez, elkar aditzea abian da.
  • Borroka aktiboa Biarritzen bezala non Euskaldunen kostaldearen sendotze operazioak 2032ra arte jarraitzen duen, ondasunen eta jendearen segurtasuna mantentzeko gisan. Lanen bisita batek topaketaren bukaera ekarri du gainera.

Orain