Hazparnen, batzen duen ostatu-liburu denda!
2026(e) ko otsailaren 17a
Euskal Hirigune Elkargoaren sustenguarekin, Mendi Gaiak elkarteak ibilaldiak antolatzen ditu joëlette elektrikoz, elbarrituendako edo bestela trabatuak direnendako.
Eguneratzea:2025(e) ko abuztuaren 25a
Mendi-laguntzaile diplomadun batek gidatuak, Mendi Gaiak elkarteak proposaturiko joëlette elektrikoekilako ibilaldiek Ipar Euskal Herriko bidexkak ezagutzeko aukera eskaintzen dute, giro goxo eta inklusiboan. Joëlette-aren motorizazioak konfort ezin hobea ekartzen du eta, sobera bortxatu gabe, paisaiez gozatzeko parada eskaintzen du.
Gida profesional batek eta bigarren laguntzaile batek parte hartzaileen segurtasuna eta ongizatea bermatzen dute, denek bizi dezaketen esperientzia paregabea eskainiz.
Informazio praktikoak
Aurreikustekoa
Bizkarreko zakua, edatekoa, kirol-jantziak, zola hozkadun oinetakoak, haize kontrako jaka, euritik eta eguzkitik babestekoak.
Erreserbatzeak telefonoz egin behar dira: 06 37 35 05 77

2026(e) ko otsailaren 17a
2026(e) ko otsailaren 16a
2026(e) ko martxoaren 08a