Udako bainatokien irekitze-eguna hurbiltzen ari da
2025ko apirilaren 11a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Maiatzaren 7 honetan, asteazkenez, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, Arnaud Fontaine, kirol azpiegituren ardura duen Lehendakariordeak, Charles Massondo, Donapauleko auzapezak, Emilie Dutoya, Akitania-Berria Eskualde kontseiluko euskal lurraldeko hautetsiak, Jean-Jacques Lasserre, Pirinio-Atlantikoetako Departamendu kontseiluko Lehendakariak eta Jean-Marie Girier, Pirinio-Atlantikoetako Prefetak, Amikuzeko kirol anitzeko gela berria estreinatu dute. Azpiegitura honek klubetako 1 500 kideen eta ikastetxeetako ikasleen beharrei erantzuten die besteak beste.
Eguneratzea:2025ko maiatzaren 13a
Kirol anitzeko gela berria maiatzaren 7 honetan estreinatua izan da, Donapaulen, Amikuze osoarentzat kalitatezko zerbitzuak proposatzen dituen “Biharko Hiri Ttipi” herrian. 10 000 biztanleko bizi-eremua da. Proiektu honek Euskal Elkargoaren lurralde saretze xedeari erantzuten dio.
Kirol anitzeko gelak “inguruko herri guzietan islatuko da” Jean-René Etchegaray-k azpimarratu bezala, “1 500 kirolari lizentziatuen %90 Amikuze guziko gazte eta helduak dira, baina Iholdi-Oztibarre eta Biarnokoak ere badira”.
Arnaud Fontaine-ek ohartarazi du “azpiegitura hau gainerakoekin osagarri izateko gisan pentsatua izan da, modu parte-hartzailean; etorkizuneko erabiltzaileak kontuan hartuz beharrak kolektiboki definitzeko”. Hala eraikuntza hau 1984ean eraiki Airetik herriko gelaren osagarri da. Azken hau hertsi gelditu da kirol elkarteen, ikastetxeen eta herritarren beharrei erantzuteko.
Gela berri bat Amikuzeko kirol zabalgunearen bihotzean
Gela hau Amikuzeko kirol zabalgunean integratzen da, elkargoaren errugbi eta futbol zelaiak, igerilekuak, atletismo pista eta tenis zelaiak eta herri mailako Airetiken gisako gelekin batera. Seinaletika berri bat ezarri da udaberrian erabiltzaileak gidatzeko eta autobusen zirkulazioa doitzeko 7,5 hektareako espazio honetan.
Erabilera anitzeko espazio berri honek lurraldeko kirol eskaintza aberasten du. Eskubaloia, saskibaloia, judoa eta volley-ball-ean jokatzen ahalko da.
Egiazko gain-balio bat da bost kirol sekzioentzat eta bereziki hauentzat:
Lurraldeko eskola, kolegio eta lizeoetako 1 300 ikasleek kirol anitzeko gela erabiliko dute halaber. Gela ezberdinen artean banaz beste 50 ordu gorputz heziketa burutuko dira azpiegitura berrian.
Ingurumen eskakizunei erantzuten dien gela
Eraikuntzak ingurumen arauei erantzuten die eta erabiltzaileen erosotasuna eta lekuaren mantentzea segurtatzeko gisan pentsatua da. Argiztapen naturala bermatzen duten azalera handiko leihoak iparrera buruz kokatuak dira, partida denboran ez itsutua izateko gisan. Tokiaren berotzea ere landua izan da joka-leku nagusia estaltzen duen sapaiaren bidez. Dojoak aldiz sistema adimentsu bat du kanpoko tenperaturari egokitzen dena.
Amikuzeko kirol anitzeko gelaren aurrekontua
Aurrekontu osoa zergak kanpo: 4 750 000 €
Euskal Elkargoa: 1 825 182 €
Donapaleuko Herriko Etxea: 1 186 000 €
Pirinio-Atlantikoetako Departamendua: 798 885 €
Estatua/DETR/DSIL: 489 933 €
Akitania-Berria Eskualdea: 450 000 €
2025ko apirilaren 11a
2025ko apirilaren 7a
2025ko apirilaren 3a