2. atala: Emazteak lanean: beirazko sabaia hautsi
2025ko martxoaren 3a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Ipar Euskal Herriko laborantza herrikoia eta iraunkorraren 19. saloia Miarritzeko Iraty azoka estalian iragaten da 2024ko azaroaren 8tik 10era. Aurtengo gaiak “Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen” proposatzen digu eta Korsika da gomitatua den eskualdea.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 6a
Laborantza herrikoia eta iraunkorraren saloia Miarritzeko Iraty azoka estalian iragaten da 2024ko azaroaren 8tik 10era. Edizio berri honek laborantza iraunkorra ereduaren eta elikaduraren arteko loturak azpimarratu nahi ditu.
Mintzaldiak, mahai-inguruak eta proiekzioak izanen dira programan, adibidez, “Elikadura, egunero errepikatzen den historia politikoa! » azaroaren 9an, larunbata, Karine Jacquemart Foodwatcheko zuzendari eta 2024ko edizio honetarako ohorezko gomitatuak animaturik.
Igandean, azaroaren 10ean, Laurence Fleuryren L’urgence de l’alternative dokumentala proiektatua izanen da, eta sistemaren alternatibak helburu dituzten hiru proiektu esperimental agerian emanak izanen dira, behako berezi bat eskainiz Euskal Herriko Laborantza Ganbararen historiari, lanborantza herrikoia eta iraunkorraren alde 2005ean Ipar Euskal Herrian sortu zen elkartea.
Etxaldeetako ekoizle batzuk bilduak izanen dira, batez ere Korsikatik, edizio berri honendako gomitatua izan den eskualdea. Haurrek estimatzen duten stand batean, etxaldeko hainbat animalia-arraza ere egonen dira ikusgai.
Eta gastronomia ospatuko dugu aurten ere: ohiko apairu animatuak iraganen dira, hauetan, igande eguerdiko sukaldarien bazkari ospetsua.
Egitarauaz gehiago jakiteko: www.lurrama.org
2025ko martxoaren 3a
2025ko martxoaren 3a
2024ko abenduaren 9a