Idortea : ikerketa batek mugaz gaindiko hiru interkonexio aurreikusten ditu
2026(e) ko urriaren 8a
Euskal Hirigune Elkargoak “Elektrifikatzeko 100 lurralde” programara aurkeztu hautagaitza hautatu du Frantses Estatuak. Ipar Euskal Herriak, gobernuaren sostenguarekin, bere elektrifikazioa zalutuko du eta berotegi efektuko gasak murriztuko ditu. Orotara, 10 mila milioi euro bideratuko ditu gobernuak hautu 109 lurraldeetara. Ezagupen honek lurraldeak ekologia eta energia trantsizioan duen engaiamendua sostengatzen du.
Eguneratzea:2026(e) ko irailaren 17a
Gobernuak joan den maiatzean “elektrifikatzeko 100 lurralde” identifikatzeko programa bat abiatu zuen. Euskal Elkargoak bultzatu hautagaitza hautatua izan da. Urraspide honen helburua gas bero-eragileen isurketa murriztea da, bai eta energia independentzia azkartzea. Nazioarteko krisi errepikakorrei erantzun behar die, zeinen ondorioek lehenik zaurgarrienak ukitzen dituzten.
“Elektrifikatzeko 100 lurralde” plan hau 2026 eta 2032 artean iraganen da eta Estatuaren 3 laguntza ardatzetan egituratua da :
Estatu urraspidetara sarbide erraza Gobernuaren boz-eramaileak era Energiaren ardura duen ministro delegatuak atzo adierazi zuen “elektrifikazio plan globalaren 10 mila milioi euroak eskuragarri dira energia ekonomia ziurtagiriei esker hemendik 2030era” eta hautatu lurraldeetara bideratuko dira. Konkretuki, Estatu urraspideetara sarbidea errazkiago egingo da Hirigune Elkargoarentzat. Hala herriei, herritarrei eta ekonomia eragileei baliabide gehiago eskaini ahal izango zaizkie karbono-gabetze proiektuentzat, finantzaketa eta ingeniaritza aldetik.Programak era berean, oztopoak gainditzeko bidea ideki behar du, abian diren proiektuen garapena segurtatuz.
Hona Estatuaren sostenguz garatzen ahalko diren ekintzen adibideak:
Baliabide gehigarriak ekintza zehatzak azkartzeko
“Elektrifikatzeko 100 lurralde” programak Euskal Hirigune Elkargoak egunerokoan lurraldeko ekologia eta energia trantsizioaren alde egin lana azkartuko du:
Euskal Hirigune Elkargoak trantsizio energetikoa bere ekintza publikoaren ardatz gisa ezarri du. 2021ean, Klima Plan ausarta adostu zen, karbono gutiko lurraldea helburu eta energia balantze positiboa duena 2050erako.
Plan hau estrategia argi batean oinarritzen da:
Emaitzak hor dira: %10 berotegi efektuko gas gutiago 2019 eta 2024 artean, energia kontsumoa %4 txikitzea eta energia berriztagarrien garapen azkarra lurraldean, eguzki energia fotovoltaikoaren %44ko emendatzea eta bero-ponpen %50eko emendatzea.
2026(e) ko urriaren 8a
2026(e) ko urriaren 8a
2026(e) ko urriaren 7a