3. atala - Zero artifizialtze garbi: soiltasun adimentsua irudikatu behar
2025ko uztailaren 2a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Uztailaren 3 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakari eta Baionako auzapezak eta Jean-François Irigoyen, Mugikortasunen ardura duen Lehendakariorde eta Mugikortasun Sindikatuaren Lehendakariak, Michel Lahorgue Basusarriko auzapeza hor izanik, Tram’bus proiektuaren bitarteko bilana egin dute.
Eguneratzea:2025ko uztailaren 3a
Abian ezarri eta bost urtera, Tram’bus TXIK TXAK sarearen bizkarrezur gisa kokatzen da eta zeharkatzen dituen hirien berritzean eragin du. Euskal Elkargoaren galdeari erantzunez Hego Euskal Herrian Irizar enpresak sortu eta garatua, mugikortasun moderno, arin eta erakargarria gorpuzten ditu eta eremu publikoaren eraldaketan zein zeharkatzen dituen auzoen dinamizazioan parte-hartu.
Hiri eraldaketaren motor bat
Bere abian ematea espazioak ber-pentsatzeko, auzoak ber-dinamizatzeko eta jarduera-eremu berrien garapena sustatzeko parada izan da. Hiria ulertzeko modu berri baten erakusgarri da: berdeago, arinago eta eskuragarriagoa.
Mintzo diren zenbakiak
Garapen garai berri bat T2 linearentzat
Saint-Léon eta Sutar arteko lanak bururatu dira jada. Segida abian da: Sutar eta Basusarriko Makila arteko lanak 2025 bukaeran hasi eta 2026 hondarrerako T2 linea Makila arte martxan izango da. Sektore horretako jarduera eremuetara irisbide zuzen bat eskainiko du, autoari alternatiba eraginkorra, bereziki etxetik lanerako bidea egiteko. Garraio denbora ere murriztuko du, Makila eta Maignon-eko biribilgune artean 2,5 kilometro atxikiei esker.
15 minutuz behin, Tram’bus bat abiatuko da Makilatik eta Teknohirira 10 minutu baino gutiagoan iritsiko da eta Baiona zentrora 20 minutu baino gutiagoan. Tram’bus-era errezki iritsi ahal izateko, 670 autorentzako tokia izanen da Makila eta Maignon artean proposatu hiru aparkalekutan.
Tram-tipien iristea
Uda honetatik aitzina, Baiona eta Donibane-Lohizune lotzen dituen 3 linean lau tram-tipi emanen dira zirkulazioan, ardatz horretan den mugikortasun galde handiari erantzunez (kasik 4 000 bidaiari/egunero). Linea honek autobusei atxiki bideez baliatuko da Angelun (Espainiako etorbidean abian diren lanak 2025 bukaeran burutuko dira) eta Biarritzen (aireportuko eta Mousse-eko biribilguneen arteko lanak 2025 bukaeran burutuko dira).
Tokiko arrakasta nazioartean dir-dir-ka
Tram’busa gure mugetatik harago da erakargarri. Tokiko erabiltzaileak bereganatu ondotik, Londres, Madril edo Mexikora esportatzen da.
%100 elektrikoa izanen den sare baterantz
Mugikortasun sindikatuak helburu ausarta eman dio bere buruari: 2032an bere autobus-flota %100 elektrikoa izatea. TXIK TXAK sareko autobusen %43 elektrikoak dira jada eta trantsizioak aktiboki segitzen du lurralde guziari garraio karbono-gabetua eskaintzeko.
Urrats guzi hauek autoz egin lekutzeak 2020eko %77ko heinetik 2030eko %52ko heinera jausteko helburuari erantzuten diote. TXIK TXAK sarearen erabilpena 202etik urte guziz %10ez emendatu izana zentzu horretan burutu lanaren erakusgarri da. 2025 urte hastapenetik sarea berritzeak, eskaintza %30ez emendatuz eta Eskaera Bidezko Garraioa orokortuz, abian den dinamika zalutzea du helburu.
2025ko uztailaren 2a
2025ko ekainaren 27a
2025ko ekainaren 10a