Udako bainatokien irekitze-eguna hurbiltzen ari da
2025ko apirilaren 11a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Euskal Elkargoko Goi-mailako Arte-eskolak (EGAE) goi-mailako arte irakaskuntzara bideratu nahi duten ikasle eta lizeotako ikasleak gomitatzen ditu bere formakuntzen deskubritzerat ate irekien jardunaldian, 2025eko otsailaren 22an, larunbata, Biarritzen eta Baionan.
Eguneratzea:2025ko otsailaren 14a
Datorren otsailaren 22an, larunbata, Biarritzen eta Baionan, Euskal Elkargoko Goi-mailako Arte-eskolak ate irekiak antolatzen ditu. Jardunaldi horretan, bisitariek irakaskuntza-gune ezberdinetan gaindi ibiltzeko aukera izanen dute, proposatuak diren formakuntzak deskubritzeko eta irakasle eta ikasleekin mintzatzeko. Halaber, idazkaritza pedagogikoak mobilizatuak izanen dira, galdera administratiboei erantzuteko eta bertan sartzeko modalitateen berri emateko.
Bisita gidatuez gain, bisitariek ikasleen ekoizpenak deskubritzeko aukera izanen dute, haien obrak erakusten dituzten dilingan ezarritakoen bidez. Erakusketa horiek aukera ematen dute proiektu-aniztasunaz ohartzeko eta formakuntzaren berezitasunak hobeki konprenitzeko.
Formakuntza artistiko zorrotza eta ezagutua
EGAEk, Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin, Bac+3 (Arte Titulu Nazionala - lizentzia gradua) eta Bac+5 (Adierazpen Plastikoko Goi Mailako Titulu Nazionala) mailako arte-formakuntzak eskaintzen ditu. Bi prestaketa-klase eskaintzen ditu ere : Arte-prepa eta Design-prepa, arte- eta diseinu-eskola handietako lehiaketak, helburu dituzten ikasleei zuzenduak.
Irakaskuntza, lau toki ezberdinetan iragaten da: Baionako Arte-hirian, Biarritzeko Rocailles, Blanchisserie eta Robinson etxeetan. Leku horietako bakoitzak asko ekipamendu eskaintzen ditu: pintura-tailerrak, bolumen-espazioak, argazki- eta bideo-estudioak, muntaketa-gelak edo oraino ere, gomitatuak diren artisten mintzaldi eta topakentendako entzun-aretoak.
Ikastetxea, arte-irakaskuntzako hainbat sare nazionaletan sartzen da, eta ondorioz, bere ospea eta beste eskola batzuekilako lankidetzak indartzen ditu.
2025ko apirilaren 11a
2025ko apirilaren 7a
2025ko apirilaren 3a