4. atala – Agertokira igaten dira, aurreiritziak gainditzeko
2025(e) ko abenduaren 11a
Euskal Elkargoko zortzi igerilekuak udako moduan hasi dira. Denak urerat!
Eguneratzea:2025(e) ko uztailaren 15a
Duda izpirik ez da udan garela. Udako erreduraren eztitzeko, ba ote da urera joatea baino hobeagorik? Berri ona: Euskal Hirigune Elkargoko kanpoko igerileku guziak irekiak dira. Uztailaren 1az geroztik, Zuraideko igerilekua ere udako tenorean da, sasoia bete-betean abiatuz.
Igerikan, uda batez ikasteko
Euskal Hirigune Elkargoak denek igerikan jakin dezatenaren alde egin duen engaiamenduaren baitan, ondoko hauek proposatzen ditu igerileku bakoitzean:
Denen gustuko ekipamenduak
Uda osoan, Euskal Elkargoko igerilekuek ordutegia hedatzen dute, gutarik bakoitzak instalazioez bete-betean gozatzeko aukera izan dezan: kanpoko bainatokiak, Xirristak, itzalpeko eremu berdeak edo oraino arratsaldeetan irekiak diren edategiak.
Argibide baliagarriak
Tenoreak, prezioak eta igerileku bakoitzaren erabilpen-baldintzak jakiteko, igerilekuen aurkitegiari so egiozu. Eta aktualitatea ur-arrasetik jarraitzeko, zoaza Euskal Elkargoaren «Kirol-bizia» Facebook taldearengana.
2025(e) ko abenduaren 11a
2025(e) ko abenduaren 9a