Les Cosmophonies, munduko hizkuntzen inguruko momentu kultural garrantzitsua
2026(e) ko martxoaren 11a
1976an sortua, Euskal Txirrindularitza Oldarrak bere 50. urtebetetzea ospatuko du 2026an. Urtarrilaren 31tik otsailaren 8ra antolaturiko lehiaketa ospetsua euskal txirrindulariei nazioarteko amatur hoberenekin norgehiagoka aritzeko bidea eskaintzen dien ekitaldi zaharrenetariko bat da.
Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 20a
Euskal Txirrindularitza Oldarra 1976 sortu zen, garai hartan aurkezlea zen Christian Bibalen ekimenez. Berrogeita hamar urte berantago, euskal lehiaketak txirrindulari amaturren denboraldia hasten du beti eta erreferentzia da Frantzia mailan.
Goi mailako 5 lasterketa proposatzen dituen ekitaldi bakanetariko bat da, kostaldea eta barnealdearen artean antolatua. Berrogeita hamar bat herrietatik iraganen da, eta geldialdiko hiriak Bokale, Kanbo, Donapaleu, Donazaharre, Duzunaritze eta Maule izanen dira.
Euskal Txirrindularitza Oldarrari esker, Frantziako itzulia irabaziko zuten zenbait txapeldun nabarmendu ziren Ipar Euskal Herriko bideetan, hala nola Laurent Jalabert, Richard Virenque, Thomas Voeckler, Warren Barguil (Oldarraren irabazle 2012an), Romain Bardet (igaile hoberena Bidaxunen), Kenny Elissonde (irabazle Bidaxunen), Rudy Molard (irabazle Bardozen), baita Arnaud Démare, Adam Yates, Christophe Laporte, Julian Alaphilippe, Jacky Durand edota David Moncoutié ere.
Badu zenbait urte Euskal Txirrindularitza Oldarrak Euskal Herri osoko talde hoberenak ere erakartzen dituela, besteak beste Caja Rural, Kern Pharma bigarren talde profesionalak edota Euskadi taldea, Euskaltelen aitzin-taldea. Aurten, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaitik etortzen diren zazpi taldek parte hartuko dute, la continentale fédérale professionnelle Vendée U bezalako Frantziako talde handien ondoan.
Geldialdi bakoitzean, txirrindulari hoberena protokolozko ohore taulada gainean iganen da atorra berezia janzteko, Euskal Hirigune Elkargoak babesturik.
Testua Christian Bibal kirol kazetari ospetsu eta Euskal Txirrindularitza Oldarraren sortzaile eta antolatzaileak idatzi du.
Zuzenean ikusteko: www.directvelo.com
Samedi 31 janvier
Les boucles de l'essor 117 km - Boucau > Tarnos
Départ 14h arrivée 16h45
Dimanche 1er février
Le circuit de l’essor 120 km – Souraïde > Cambo
Départ 14h arrivée 16h45
Vendredi 6 février
Le Tour de Basse-Navarre 109 km - Saint-Palais > Saint-Palais
Départ 14h arrivée 16h45
Samedi 7 février
La ronde du Pays Basque – Saint-Jean-le-Vieux - Bussunarits Col de Gamia 117 km
Départ 14h arrivée 16h45
Dimanche 8 février
Trophée de l’Essor 123 km – Mauléon > Mauléon
Départ 14h arrivée 17h
2026(e) ko martxoaren 11a
2026(e) ko otsailaren 17a
2026(e) ko otsailaren 16a