Udako bainatokien irekitze-eguna hurbiltzen ari da
2025ko apirilaren 11a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Apirilaren 5ean larunbatez, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoak Lehendakariak, Muriel Houet, Bidaxunealdeko hautetsi erreferentea, Jean-François Lasserre, Bidaxuneko auzapeza eta Jean-Jacques Lasserre, Pirinio-Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko lehendakaria bildu dira Bidaxuneko Agaramonte gazteluan Ariel Elizondo artistaren “Ametsak” erakusketaren estreinaldiarentzat. Erakusketa publikoari idekia zaio 2025eko urriaren 30era arte.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 7a
Apirilaren 5 honetan, Bidaxuneko Agaramonte gazteluan, “Ametsak” erakusketaren estreinaldia iragan da. Bruselan sortua 1968an, artista garaikide hau, Donostia eta Donibane-Lohizune artean bizi da. Inspirazioa bere erro euskaldunetan xerkatzen du eta natura eta materiarekin duen lotura intimotik. Momentu honetan Frantzian, Espainian, Portugalen, Belgikan eta Herbehereetan ditu erakusketak eta instalazio garrantzitsuak egin ditu Australia, Italia, Suitza, Estatu-Batuak eta Marokon ere. Corten altzairuzko gaitzezko 14 eskulturak harmonia osoan solastatzen dute gazteluko harriarekin, ondare sekularra eta arte garaikidearen elkartze harrigarria eskainiz. Ariel Elizondok natura eta teknika uztartzen dituzten bere influentziak aipatu ditu. Bere obrak, txikienak bereziki, eskuz eta hotzean landuak izan dira aitzinako teknikak erabiliz, urraspide garaikide batean berrinterpretaturik.
Bi espaziotako ibilbide bat
Sei eskultura zelaigunean instalatuak dira nahi delarik ikusi ahal izateko, beste zortziak aldiz gazteluaren barreneko patioan ikus daitezke. Mediazioak eta hainbat jarduera antolatu dira obra hauen deskubritzea aberasteko. Ekitaldien egutegia eskuragai izanen da ondoko loturan.
Urte osoan bizi den gaztelua
Urririk eskainia den erakustaldi hau Agaramonte Gaztelua urte guzian balioztatu nahi duen kultur animazio dinamika baten baitan kokatzen da. 2024ean :
Agaramonteko gaztelua, Monumentu Historiko izendatua, Bidaxuneko eta Aturri Behereko historiaren lekuko da. 1523an sute bat izan ondoren estilo errenazentistan berreraikia, 1796an sugarrek berriz suntsitu zuten eta hondakinetan utzi. Bere egoera gorabehera, Napoleon III.a bezalako bisitari entzutetsuak erakarri zituen. 2003an, alokairu enfiteotiko bati esker, Bidaxuneko Herri Elkargoak sendotze lanak egin zituen, eta 2012an berriz ireki zen jendearentzat. 2017az geroztik, Euskal Herriko Hirigune Elkargoak kontserbazio ahaleginetan jarraitzen du, bisitariei sei mendetako historiaren ikuspegi paregabea eta murgiltzeko aukera eskainiz.
2025ko apirilaren 11a
2025ko apirilaren 3a
2025ko martxoaren 3a