2026an 10 urririkako ibilaldi mendi laguntzaile batekin
2026(e) ko urtarrilaren 19a
Eszenografia zoriontsu baten bidez, Joséphine Baker, Urte Zoroen ikonoa, emakume aske eta engaiatuaren ibilbidea erakusten du Didam-ek. Artista Panteoira sartu zenean Paris-Match astekariak sortutako erakusketa bikaina, artxibo militar ezezagunekin aberastua, maiatzaren 10era arte luzatzen da.
Eguneratzea:2025(e) ko abenduaren 23a
"Venus beltza" zen. Baina, benetan ezagutzen genuen Joséphine Baker? Munduko ikonoaren arrakastaren atzean emakume engaiatu bat dago, Bigarren Mundu Gerran erresistentziako kidea eta Estatu Batuetan eskubide zibilen defendatzailea izan zena.
Alde hauek erakusteko, Didam-ek "Joséphine Baker, askea eta engaiatua" erakusketa proposatzen du, artista, emakume engaiatua eta ama maitekorra aurkezten dituen hiru zatiko eszenografiaren bidez.
Frantziara iritsi zeneko mendeurrena eta zendu zeneko 50 urteak direla eta, Paris-Match astekariak artista Panteoira sartu zenean sortutako erakusketaren bidez kontatzen da haren borroka-ibilbidea.
Paris-Match astekariko Marc Brincourt-ek aukeratutako argazki bikainei Frantziako Defentsa zerbitzuek emandako artxibo argitaragabeak gehitzen zaizkie.
Urte Zoroen ikonoa
Lehen aretoan, 1906an segregazioak jandako Missourin jaio zen Freda Josephine McDonald-en ibilbide harrigarria kontatzen da. Guti dakigu haren haurtzaro zailari buruz. Aldiz, ulertzen da nolako jarraikitasuna erakutsi zuen haren ametsa lortzeko: Broadway. Gaztetan, dantzariak bat egin zuen New York-eko aretoetan antzezle beltzak zituzten lehen komedia musikalekin.
Baina Frantzian zen benetan artista bilakatu. “Champs-Élysées” antzokian komedia bateko izarra izatera gonbidatu zuten. Ikuskizun gutiren buruan, izugarrizko arrakasta izan zuen.
Joséphine Baker-rek Parisen bizitzea erabaki zuen, bertan beltzen egoera Amerikan baino hobea zela pentsatuz. Izugarrizko arrakasta izan zuen areto ederrenetan, munduko pertsona eraginkorrenak ezagutzen zituen, Olympia aretoan ospatu zuen 50. urtebetetzea, gonbidatu talde ikusgarri baten aurrean. Baina Urte Zoroen ikonoaren atzean emakume engaiatu eta errebelde bat zegoen.
Urte Zoroetatik Erresistentziara
Bigarren aretoan, Joséphine Baker-en erresistente-ibilbidea, Frantziako Defentsaren Zerbitzu Historikoak eta Defentsaren Komunikazio eta Ikus-entzunezko Ekoizpenerako Erakundeak (ECPAD) eskura jarritako hamabost bat artxiboren bidez kontatzen da.
Gerra hasi zenean, artistak Frantzia lagundu nahi izan zuen, adoptatu zuelako. Baker Lotinantordea Frantziako kontraespioitza kide aktibo gisa aipagarri bihurtu zen. Izandako engaiamenduari esker, ohore militarrak jaso zituen lehen emakume estatubatuarra izan zen. Hil ondotik, Panteoira sartu den seigarren emakumea izan da.
Diskriminazioaren aurkako borroka
Joséphine Baker eskubide zibilen defentsan ere aipagarri bihurtu zen. Arrazakeria izan zuen beti etsai. 1963an, Washingtongo martxa ospetsuan parte hartu zuen, Martin Luther King-ekin batera. Egin zuen hitzaldi luzean, Joséphine Baker-rek gogoratu zuen zerk errautsi zuen: "(...) Errege erreginen jauregietan, estatuburuen etxeetan errezibitu naute, baina ez dut eskubiderik izan Amerikako hotel batean sartzeko, ezta kafe katilu bat eskatzeko ere. Eta horrek erotu egin nau.” Frantziari maitasun aitorpen berri bat egin zion ere: "Han, ez dut inoiz beldurrik izan. Herrialde magikoa zen. (...)".
Besteengana irekitzea
Joséphine Baker-rek emakumeen emantzipazioaren alde borrokatu zuen ere, diskriminazio mota guztien aurka. “Emakume aske, distiratsu, engaiatu eta unibertsala zen. Emakume honen inspirazioa izugarria da”, Amandine Chaput Didam-eko arduradunak azaldu duenez. “Izan zuen engaiamendua, zentzu zibikoa, besteekiko irekitasuna eredu dira gazteentzat.” Haren familia kosmopolitari eskainitako aretoan - mundu osoan adoptatutako hamabi haurrez osatutako "ortzadar tribua" - argazkiak haurren goratasunean daude. Haurrak desberdintasuna onartzera eta edozein arrazakeria moduren aurka borrokatzera bultzatzeko modu bat da. Aktualitatearekin bat egiten duen erakusketa da.
Baionako Lesseps kaiako Didam-ek eskainitako erakusketa, maiatzaren 10era arte ikusgai. Sarrera doan.
2026(e) ko urtarrilaren 19a
2026(e) ko urtarrilaren 01etik 2026(e) ko abenduaren 31ra
2026(e) ko urtarrilaren 9a