5. gertaldia: Oihan iraunkorra, suteen kontrako lehen harresi
2026(e) ko urriaren 8a
Joan den ostiralean, irailaren 4an, ISA BTP institutuko 26. urteko 63 gazteek beren diploma errezibitu dute Quintaou antzokian. Ekitaldi garrantzitsua izan zen Angeluko ingeniaritza eskola honen 30. urteburuaren karietara, goi mailako irakaskuntzan erreferente bihurtu baita, eraikuntza iraunkorrean eta numerikoan proposatzen dituen formakuntza pertsonalizatuei esker.
Eguneratzea:2026(e) ko irailaren 10a
Montaury campuseko zutabea
Duela 30 urte sortua Angeluko Montaury campusean, ISAk –Akitaniako Goi mailako Institutua– denbora ukan du bere ospea finkatzeko. Errotik eraikuntza iraunkorrari zuzendua, campusak bi eskola gidatzen ditu: ISA BTP 1996an sortua, eta ISA NUM, 2023az geroztik ingeniarigaiak formatzen dituena AA numerikoan, datuetan eta zibersegurtasunean. Irailaren 7an, 420 gaztek eskola hasi zuten, 30 irakaslerekin.
Espezializazioa, indar bat
“Gazteek beren burua hemen aurkezten dutenean, bide hori hautatu dutelako da. Behin hasita, bost urteko ikaskuntza burutuko dute, erran du Benoît Ducassou zuzendariak. Motibatuak eta motibagarriak dira”. Emaitza: Frantzia mailako bana bestekoaz baino biziki gorago den kausitze-tasa, eta diplomatuen % 95ek lana aurkitzen dute formakuntza bukatu eta berehala, batzuetan lehenago ere, ikastaldi denboran.

Euskal Elkargoaren sustengua
Diplomen emateko zeremonian, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak eskolaren eginkizuna goraipatu zuen: “Eskola hau Ipar Euskal Herriko goi-mailako irakaskuntza eskaintzaren zutabeetako bat da. Gure gazteak hemen trebatzen ditu, gure lurraldeak behar dituen gaitasunetarako: klima aldaketari egokitzeko, eraikinen berritze energetikorako eta itsasbazterraren zaintzeko erronka handiei ihardesteko. 30 urtean, ISA BTP Frantzia mailan onartua den eskola bihurtu da, baina bere lurraldean sendoki erroturik geldituz.”
Euskal Elkargoak, Eskualdearen, Estatuaren, EGEFaren eta Angeluko hiriaren ondoan, 2028ko sartzerako irekiko den ISA NUM Learning Center laguntzen du.
Hogeita hamargarren urteburuaren programa
Argazki erakusketa batek Ruandako 2026ko Human'ISA epopeia humanitarioa kontatuko du, ISA LAB institutuko paretetan. Azaroan, hiru egunez, ikasleak, irakasleak eta enpresak elkartuko dira, Enpresen Foro baten inguruan (75 enpresarekin) eta azaroaren 12an Quintaou antzokian hitzaldi publikoak izanen dira.
2026(e) ko urriaren 8a
2026(e) ko urriaren 7a
2026(e) ko urriaren 6a